Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako kantuko ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ekainaren 12an, asteazkena, 19:00etan hasita, Zumaiena ikastetxeko domoan. Pelikuletako abestiez osatuko dute egitaraua.
Foronda kultur etxean ematen den pintura tailerreko ikasleek urtean zehar egindako lanak ikusgai izango dira ekainaren 6tik 16ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekainaren 6an, 18:30ean izango da. Ordutegia Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era; asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.