10:00-14:00. Alde Zaharrean azoka. Goizean zehar, musika kaleetan. 12:00. Udaletxean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Oihana Bartra eta Eneko Lazkoz. 15:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, bazkaria. Bazkalondoren, Joxe Mendizabal. 18:00. Amaia plazan, Joxe Mendizabalekin haurrentzat dantzaldia. 18:00. Odietan, Erkibe kultur elkartearen eskutik, taloak. 18:30. Eusebio Gurrutxaga plazan, dantzaldia, Jagoba eta Maddalenekin,eta Beti Jai Fanfarrea txarangaren kalejira. 18:30-20:30. Oxford aretoan, photocalla doan Distira elkartearekin. 19:00. Sagardo dastaketa, Eusebio Gurrutxagan. 22:30. Amaia plazan, Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Argazki txokoa egingo du Distira Elkarteak abuztuaren 9an, Euskal Jai Egunean. 18:30etik 20:30era egongo dira Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da ikusgai Oxford aretoan uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, egunero 18:30etik 20:30era.