Argi urdin arrosa laranja izeneko erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan irailaren12tik urriaren 2ra bitartean. Maite Gonzalez Martinezen, Jone Erzilla Etxegibelen eta Ari Cardozoren lanek osatzen dute erakusketa. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Jonás Trueba. Aktoreak: Itsaso Arana, Vito Sanz. Generoa: komedia. Urtea. 2024. Herrialdea: Espainia. 15 urte elkarrekin igaro ondoren, Ale eta Alexek ideia zentzugabe bat dute: festa bat antolatzea haustura ospatzeko. Iragarki honek txundituta uzten ditu bere maiteak, baina haiek tinko eusten diote banatzeko erabakiari, edo agian ez? Irailaren 13an, 14an, 15ean eta 16an, 19:30ean, Aita Marin.