Argi urdin arrosa laranja izeneko erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan irailaren12tik urriaren 2ra bitartean. Maite Gonzalez Martinezen, Jone Erzilla Etxegibelen eta Ari Cardozoren lanek osatzen dute erakusketa. Ordutegia: astegunetan, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Michael Keaton, Winona Ryder, Monica Bellucci. Generoa: fantastikoa. Urtea: 2024. Herrialdea: Estatu Batuak. Ezusteko familia-tragedia baten ondoren, Deetz familiako hiru belaunaldi Winter Riverrera itzuliko dira. Lydiaren bizitza, oraindik Bitelchusek oinazetua, irauli egiten da bere alaba nerabe errebeldeak, Astridek, hiriaren maketa misteriotsua ganbaran aurkitu eta Haraindiko ataria ustekabean irekitzen denean. Bi erresumetan datozen arazoekin, denbora kontua da norbaitek Bitelchusen izena hiru aldiz esatea eta deabru bihurria bere kaosa uxatzeko itzultzea. Irailaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, 19:30ean, Aita Marin.