Nork esango dit ezetz...

Erabiltzailearen aurpegia Gontxalo Torre 2024ko abu. 3a, 16:13

Zuri, duela minutu batzuk GKN enpresaren aurreko aparkalekuan zure karabanako ur grisak edo beltzak -ilunak, nolanahi ere- hustu dituzunari.

Elkar ikusi dugu. Badakit nor zaren, badakizu nor naizen, eta espero dut zure karabanako tangak hustu behar dituzun hurrengoan, ohar hau gogoratu duzula eta txerrikeria hori berriz egin baino lehen birritan pentsatuko duzula, horretarako behar bezala prestatutako leku egoki batera joan aurretik.

Egin duzuna zerrikeria da. Zuk ondo dakizu, eta badakizu erraza izango litzatekeela udaltzainengana jotzea; hark kargu har diezazun. Edo URArengana, Uraren Euskal Agentziarengana, salaketa bat jartzera; hondakin urak ubide publiko batera legez kanpo isuri dituzulako. Ubide bat, erriyoa, non ordu gutxi barru denok bainatuko garen, baita zu eta zure seme-alabak ere.

Dena den, ez dut egingo. Ez dut hori egingo, espero dudalako komunikabide publiko batean zure jokabideari buruzko kexa bat ikusterakoan nahiko lotsa emango dizula horrelako zerrikeriarik inoiz gehiago ez egiteko.

Espero dut opor on batzuk igarotzea eta zure etxea baino hobeto zaintzea zure karabanarekin bisitatuko duzun lekua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide