Astelehenetik ostiralera bitartean Zumaiako Institutuan eta Zumaiena Ikastolan izan dute herritarrek produktuak emateko aukera, eta larunbatean, berriz, Alai auzategiko Eroski supermerkatuaren aurrean, 09:00etatik 13:00etara. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu produktuen dohaintzak edo diru ekarpenak egin dituzten herritarrei, eta baita bilketa aurrera atera zedin modu batera edo bestera laguntza eskaini digutenei ere.
Bestetik, gogorarazi nahi dugu Estatu Batuek ezarritako blokeo egoera tarteko, muturreko egoeran dagoela Kuba eta, elkartasuna adierazteaz gain, ezinbestekoa dela egoera horretara eraman duen inperialismo yankia salatzea eta gerraren, inperialismoaren eta horien erantzuleen aurka antolatzea.
Herrialde sozialista izanik, Kubak laguntza eta elkartasuna zabaldu du hamarkadetan zehar munduko hainbat tokitara, eta orain Euskal Herriko langileriari dagokio elkartasuna antolatzea Kubako herriarekin, aste honetan zehar ehundaka ikastetxe eta herritan egin duen bezala.
Blokeo inperialistaren aurrean, Kubarekin elkartasuna!