Azaroaren 9an udalak, bakarka edo familian, kirola egiteko tenis eta padel pistak zabaltzeko asmoa azaldu zuenean, irizpide berdinekin futbol zelaia, eskubaloi pista eta frontoia ere erabiltzeko aukera ematea eskatu zioten jeltzaleek udal gobernuari. Hala, gaia aztertzeko asmoa azaldu zion gobernuak EAJ udal taldeari eta azaroaren 16an egin zen kiroletako batzordean,
berririk ez zutenez, azterketa horren inguruan galdetu zuten jeltzaleek. Udal gobernuaren erantzuna izan zen oraindik ere aztertzen ari zirela eta jeltzaleek azaroaren 19ra bitarte itxaron behar izan zuten erantzun bat jasotzeko.
Gauzak horrela, azaroaren 19an, telefono dei baten bidez jakinarazi zitzaion EAJ udal taldeari baliabide horiek zabaltzeko eskaerari baiezkoa ematea erabaki zuela udal gobernuak, baina kiroldegiko bazkide ez diren kirol elkarteetako kideek alokairu bat ordaindu beharko zutela zehaztu zuten. Harriduraz hartu zuten erabakia jeltzaleek, bitarte horretan jakin zutelako, gainera, piragua eta arraun elkarteko kideak itsas kiroldegia erabiltzen zutela, alokairurik ordaindu gabe, eta surf elkarteak oraindik instalazioak erabiltzeko aukerarik ez zuela izan.
EAJ udal taldearen iritziz, elkarte batzuentzako irizpide batzuk eta besteentzako beste batzuk erabiltzea ez da zuzena eta azaroaren 23an egin zen kiroletako batzordean udal talde jeltzaleak bere desadostasuna azaldu zuen. Jeltzaleen ustez, covid 19ari aurre egiteko neurriek ezartzen dituzten mugak errespetatzen diren heinean ez da egokia kirolen arteko desberdintasunik egitea eta kirolari eta bazkide guztiek izan behar dituzte eskubide berdinak. Gainera, Kiroletako Udal
Patronatuaren betebeharra kirolaren praktika sustatzea dela uste dute jeltzaleek eta eskola kirola etenda dagoen momentu honetan haurrek familiarekin kirola egiteko aukerak erraztea ere garrantzitsua dela.
Dagoeneko ia 3 aste pasa dira eremu hauetan kirola egin ahal izateko aukera ematen zuen dekretua martxan jarri zenetik eta EAJ udal taldearen iritziz ez zaie behar bezala argitu ez bazkideei eta ez kirol elkarteei zer eta zein baldintzatan erabiltzeko aukera duten. Dagoeneko nahiko denbora galdu da, eta horregatik, lehen bait lehen erabili daitezkeen eremuak eta bete
beharreko arauak zein diren zehaztea eta jakinaraztea eskatzen dio udal gobernuri eta kirol patronatuari udal talde jeltzaleak.
Zergatik idazten dezue zuen buruaz 3. pertsona erabilita? "Arraun Zumaia EAJ" izena dun kontu batetik "jeltzaleek diote" eta horrela...
Hirugarren pertsonan idazten dute, jendea konfunditzeko. Modu horretan, notizi izaera ematen diote iritzi artekulu bati. Hala, textua irakurtzen ari garen bitartean, sarri pentsatzen dugu Baleikeren berri bat dela irakurtzen ari garena, eta hori da hirugarren pertsonan idaztearen arrazoia: notizia kazetari objetibo batek argitaratu duela sinestaraztea. Jokaera salagarria da hau beraz, ez bakarrik irakurleak nahasten dituelako, baita Baleikeren jardunaz baliatzen delako ere.
Anima ditzagun Arraun Zumaia EAJ-koak konplexurik gabe euren iritzia zabaltzera, aberasgarriak baitira iritzia guztiak. Baina lehen pertsonan, iritzi diren neurrian. Eta ez egiten duten moduan, irakurlea nahas baitezakete horrela.
Komunitatean idazteko honako jarraibideak ematen ditu Baleikek:
Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek
Baleike.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Baleikek akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, Baleikek kentzeko eskubidea dauka.
Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Baleikek kendu egingo du.
Zein pertsonatan idatzi behar den ez du esaten, beraz, ez dugu inolako arau edo jarraibiderik urratzen horrela idazteagatik. Azalpena oso erraza da, beste edozein talde politikok egiten duen moduan, gure udal taldeak ere prentsa oharrak idatzi eta hedabideetara bidaltzen ditu eta Baleikeren kasuan, bere horretan igotzen dugu komunitateko gure atalera hala egiteko aukera dugulako. Argi eta garbi azaltzen da gure komunitateko orria dela eta bertan iruzkinak egin daitezke batere arazorik gabe (Baleike berak akusazioei eta irainei dagokienez jartzen dituen mugak errespetatuta, noski). Inor engainatzeko era trakets xamarra litzateke beraz (hau baita egiten zaigun akusazioa). Nork bere ondorioak atera ditzake eta pentsa lezake helburu ezkuturen bat dagoela atzean, guk ezetz esan arren, hori pentsatu nahi duenak ez du iritziz aldatuko. Edozein kasutan, uste dugu garrantzia edukian dagoela eta ez lehengo edo hirugarren pertsonan idatzia dagoen, guk behintzat hori lehenesten dugu, kasu honetan, zumaiarren kirola egiteko aukerak areagotzeko egin dugu eskaera eta kirol elkarte desberdinekin irizpide desberdinak erabili izanaren inguruan dugun desadostasuna.
Polemiketan sartzeko intentziorik gabe, ondo diozuen moduan "hori pentsatu nahi duenak ez baitu ideiaz aldatuko":
Pozgarria da zuen helburua ez izatea jendea nahastea. Nahasten da ordea! nahiz eta diozuen moduan, zuen komunitateko orrian agertu. Zergatik? Edukiak idazteko moduak objetibotasuna transmititzen duelako, iritziari notizi izaera eransten diolako. Ez da zaila ulertzea: ez da berdina norberak bere iritzia zabaltzea (autobonboa litzateke inongo filtrorik gabe, hau esan nahi nuen eta hau esaten dut), edota norbaiti zure iritzia interesgarri iruditu, eta hirugarren pertsonan zabaltzea (kasu honetan norberaren autobonbo iritziak dimentsio handiagoa hartzen du, "kazetariaren" iritziz zabalpena izatea merezi duen notizi bihurtzen baita).
Edukia oso garrantzitsua da, baina baita nola ematen den ere! Jasotzen duenak desberdin jasoko baitu: "Ah, EAJ-koek hau uste dute" -- "Kontxo, norbait EAJ-koengana joan da gai hontaz galdetzera, zerbaitegatik izango da!" Diferentzia formak eragina da. Kasu honetan gainera, aldizkari baten orrialdean gaudenez, oso posible da irakurleak EAJ-koengana ustez joan den kazetari hori Baleikeko kazetariarekin nahastea, nahiz eta berriz esanda, oharra komunitateko zuen orrian zintzilikatuta egon. Beraz, honaino hel daiteke formak eragindako nahastea: "Kontxo, Baleikekoak EAJ-koengana joan dira gai hontaz galdetzera, zerbaitegatik izango da!"
Guzti hontaz ohartu gabe bazeundeten, eta oharrak komodidadez igotzen badituzue modu honetan Baleikeko komunitatera (zuen azalpenetik ondorioztatzen denez, beste medio batzuetarako idatzitako prentsa oharrak dira zuzenean Baleikera kopiatzen dituzuenak, eta horregatik dute idazkera hau) gu prest geundeke ohar hauek lehen pertsona pluralera bihurtzeko. Hala, edukiari soilik garrantzia emanaz igo ahalko zenituzkete komunitatera, eta zuen iritzia zuzen eta nahasteko inolako aukerarik gabe jasoko lukete irakurleek.
Ondo ikusiko bazenute, jar gaitezen kontaktuan eta saiatuko gara ahal den neurrian laguntzen.
Aldez aurretik eskerrik asko
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!