Herritar ugari atera dira kalera Gazte Asanbladaren urteurrenaren harira

Eneko Eizagirre Perez aza 07, 14:32 Jaiak

Egun osoko egitaraua antolatu dute Zumaiako Gazte Asanbladako kideek. 12:30ean izan da txupinazoa gaztetxe parean, eta ondoren, herriko tabernetan barrena poteo musikatua egin dute. 14:30ean bazkaritarako elkartuko dira, eta arratsaldean, Bindarrok elektrotxarangak girotuko du festa eguna. Gero kontzertuak eta DJ emanaldia izango dira.

Ohikoa baino astebete lehenago izango da 2027ko Olagarro Eguna

Maddi Txintxurreta aza 05 Jaiak

Zumaiako Triatloia irailaren 18an jokatuko dela eta, irailaren 11ra aurreratu dute datorren urteko Olagarro Eguna.