Jostari ekin diote Kuadrilla Egunari

Aritz Mutiozabal 2026ko abuztuaren 29a

Haurrentzako jolasak, puzgarriak eta diskofesta izan dira arratsaldean, eta iluntzean zuzeneko musikak hartuko du protagonismoa.

Aurten astebete beranduago, baina urteroko gogo berarekin ari dira ospatzen herritarrak Kuadrilla Eguna. Eguerdiko gazteen bizikleta poteo jendetsuaren ondoren, arratsaldean ekin diote udalak antolatutako egitarau ofizialari.

Askotariko puzgarriak eta jolasak jarri dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan, eta etxeko txikienak zein gazteak ederki ari dira gozatzen. Baita Torreberrin abian den diskofestarekin ere. Era berean, Ustekabe txarangak plazatik abiatu du kalejira.

Iluntzean, Ainhoa Urteaga eta taldearen kontzertua izango da Amaiako plazan, 22:00etatik aurrera, eta ondoren, erromeria Olgetan taldearekin. Era berean, arratsalde osoan, eta 22:30ak arte, DJ saioa dago Zelai hotelaren parean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide