aza 20 Parekidetasuna
ELA sindikatuaren hitzetan, kontratu partzialak dituztenek gutxienez lanaldiaren %75ean jardutea bermatuta izango dute, zenbait lantalde handitu egingo dituzte, erretiroagatik hutsik geratutako lanpostuak ezinbestean bete beharko dituzte eta soldatetan igoera nabarmena izango dute, lanaldi osoan aritzen direnen oinarrizko soldatak 2.000 euro gordineko muga gaindituko baitu.
aza 19 Parekidetasuna
Gaur egindako Emakume Pentsiodunen asanblada inoizko jendetsuena izan da, 140 pertsona inguru elkartuta. Goizean zehar leporaino bete da Zumaiako antzokia, eta 13:00ak aldera manifestua irakurri dute. Bertan, adierazi dute, etxeko zaintzaren inguruko egoerak eta faxismoak emakumeengan izan ditzaketen ondorioek "sakon kezkatzen" dituztela.