Azaroak 25a antolatzeko bilera irekia deitu dute datorren ostiralerako

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun, 2024ko azaroaren 25eko mobilizazioan.

Indarkeria matxistaren kontrako eguneko ekintzak pentsatzeko eta antolatzeko bilera deitu dute ostiral arratsalderako Emakumeon Etxean.

Azaroaren 25eko indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguneko ekintzak pentsatzeko eta antolatzeko bilera irekia deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak datorren ostiralerako. 18:30ean jarri dute hitzordua, Emakumeon Etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide