Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko Mugimendu Feministak

Maddi Txintxurreta 2026ko apirilaren 14a

Basaurin izandako hilketa matxista salatzeko Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzea, Saregile plazan. (Julene Sorarrain)

19:00etan deitu du mobilizazioa Zumaiako Mugimendu Feministak, Saregile plazan. Mobilizazio horretan parte hartzera deitu ditu herritarrak udalak ere.

Pasa den igande goizaldean Iruñean izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak gaurko. 19:00etan egingo du mobilizazioa, Saregile plazan, eta protestarekin bat egin du udalak ere.

Igande goizaldean 37 urteko emakume bat hil da zen Iruñean hirugarren soilaru batetik erorita, indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu duen gizon batengandik ihesi zihoala. Gizona atxilotu egin zuen Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak.

Mugimendu Feministak bezala, Zumaiako Udalak ere gogor salatu du Iruñeko hilketa matxista, eta elkartasun osoa adierazi die hildakoaren familiari eta gertukoei. Gogora ekarri du urtea hasi denetik hirugarren hilketa matxista dela, eta adierazi du udalak ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, "ez Zumaian eta ez inon". 

Adierazi du herritar guztien ardura dela indarkeria matxistaren aurrean "jarrera aktiboarekin jokatzea", horregatik, Mugimendu Feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide