Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga! dokumentala emango dute gaur, 18:30ean, Zumaiako Emakumeon Etxean. Ikus-entzunezkoak Ondarroako (Bizkaia) Boga-Boga talde feministaren hiru hamarkadako ibilbidea kontatzen du, eta talde horretako kideek zahartzaro feministaren alde egin duten hautua erakusten du.
Hala, Ondarroako emakume helduen ahotsak eta esperientziak erdigunean jartzen ditu dokumentalak, eta zahartzaroaren irudi aktiboa eta kolektiboa proposatzen ditu. Proiekzioaren ondoren, dokumentaleko parte hartzaileekin solasaldia izango da.