Basauriko hilketa matxista irmoki salatu dute Zumaian

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 7a

Gaur arratsaldean Basauriko hilketa matxista salatzeko egindako elkarretaratzea, Saregile plazan. (Julene Sorarrain)

Zumaiako Mugimendu Feministak Basauriko (Bizkaia) hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean Saregile plazan. Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! lelopean, hainbat herritar elkartu dira mezuarekin bat egiteko.

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, hainbat herritar elkartu dira gaur arratsaldean Saregile plazan, pasa den astean Basaurin (Bizkaia) jazotako hilketa matxista gogor salatzeko asmoz. Matxismoak hiltzen gaitu, aski da! lelopean, herritar ugari elkartu da plazan, 15 minutuko kontzentrazio isila egiteko.

Aurreko asteazkenean emakume bat hilda aurkitu zuten Bizkaiko herrian, eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotu zuen ostiralean Bilbon, indarkeriazko hilketa egotzita. Aurten Euskal Herrian erregistratutako bigarren hilketa matxista izan da Basaurikoa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide