Pasa den asteazkenean, hilak 1, emakume bat hilda aurkitu zuten Basaurin (Bizkaia), eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotu zuen ostiralean Bilbon, indarkeriazko hilketa egotzita. Biktimak 44 urte zituen, eta atxilotutako gizonak 45 urte ditu.
Zumaiako Mugimendu Feministak hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du biharko, asteartearekin. Saregile plazan elkartuko dira, 19:00etan.