Zumaiako Udalak bat egin du Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzearekin

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 7a

Indarkeria matxistaren aurkako pankarta, udaletxeko balkoian. (Zumaiako Udala)

Zumaiako Mugimendu Feministak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzearekin bat egiten duela adierazi du udalak, eta protestan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Zumaiako Udalak gogor salatu du Basauriko (Bizkaia) hilketa matxista, eta Mugimendu Feministak gaur 19:00etan Saregile plazan deitutako elkarretaratzearekin bat egin du. Halaber, elkartasun osoa adierazi die hildakoaren familia eta gertukoei, izan ere, Euskal Herrian aurten eraildako bigarren emakumea da biktima. 

Gainera, udalak argi utzi du ez duela "giza eskubideen urraketarik" onartzen, "ez Zumaian eta ez beste inon ere". Egoera horren aurrean, herritar guztien inplikazioa beharrezkoa dela aldarrikatu du, indarkeria ororen aurrean "jarrera aktiboan jokatuz".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide