Pasa den ostiralean jakin zen irailean 19 urteko neska batek bere buruaz beste egin zuela Angelun (Lapurdi) gizon batek bortxatu ondoren. Aurrez, salaketa jarrita zuen emakumeak gertakari horrengatik. Ostiralean plazaratu zen informazioa, Baionako Auzitegian erasotzailea auzipetu ostean.
Erailketa salatzeko, elkarretaratzera deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak bihar arratsalderako. 19:00etan egingo dute kontzentrazioa, Saregile plazan.