Azaroaren 25a

Buru berokia egiteko tailerra egingo dute larunbatean, Torreberri gaztetxean

Andoni Elduaien

Torreberri gaztetxean egingo dute tailerra. (Guka)

Buruko berokiak egiten trebatu ahalko dute hala nahi duten herritarrek Torreberri gaztetxean. 

Tarratak Zumaiako Gazte Feministen taldeak antolatuta, buruko berokien tailerra egingo dute datorren zapatuan, hilak 21, Torreberri gaztetxean (11:30). Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren atarian antolatu du tailerra feminista taldeak. Buruko berokiak egiten trebatu ahalko dute hala nahi duten herritarrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide