Giro ederrean ari dira ospatzen San Bartolome jaiak Oikian. Atzo, patata tortilla lehiaketa egin zuten eguerdi partean, eta Mikelek eta Maialenek osatutako bikoteak eraman zuen saria. Horiek, hain justu, otordu bat irabazi dute Muniosoro jatetxean.
Arratsaldean, sagardo dastaketa egin zuten plazan. Guztira sei postu jarri zituzten bertan, eta auzotarrek aurtengo uzta probatu zuten, Kitadelpare txarangak festa giroa jartzen zuen bitartean.
Gaurko egitaraua ere biribila izango da. Eguerdian, herriko edadetuak omenduko dituzte frontoian, eta jarraian, pilota partidak hartuko du lekukoa: Sasian eta Urruzola lehiatuko dira H. Muruaren eta Irazustabarrenaren aurka. Arratsaldean ere izango da kirol hitzordurik: harri jasotze erakustaldia eskainiko dute Olaia eta Lorea Esnaolak, eta gero, aizkoran ariko dira Mujika eta Bihurri, Kortxeroren eta Mugertzaren kontra. Azkenik, Etxabek eta Bixkik idi probak egingo dituzte. Iluntzean, erromeria izango da Laja eta Lutxurdioren eskutik.
(Argazkiak: Sara Utrera eta Julene Sorarrain).
Egitaraua
Gaur, igandea
- 12:30. Herriko edadetuei omenaldia, frontoian.
- Jarraian, pilota partida: Sasiain-Urruzola vs H. Murua-Irazustabarrena.
- 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
- 17:30. Herri kirol jaialdia. Harri-jasotzen: Olaia Esnaola eta Lorea Esnaola. Aizkolariak: Mujika-Bihurri / Kortxero-Mugertza. Ondoren, idi probak: Etxabe / Bixkik.
- 22:30. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
Bihar, astelehena. San Bartolome eguna
- 11:00. Meza.
- 12:30. Errotaberri Bertso Eskolakoen emanaldia.
- 18:00. XXXVI. Asto probak: Artabilla, Peio, Muniosoro, Bentuene.
- 22:30. Erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin.
Etzi, asteartea
- 11:00-14:00. Adin bateko eta besteko umeentzat puzgarriak.
- 14:00. Umeen bazkaria.
- 15:30. XVIII. Karrikotxe jaitsiera.
- 17:00. Askotariko ekintzez osatutakoa guneak (ur jolasak, eskulanak, abileziak, argazki txokoa).
- Ondoren, txokolatada.
- 20:30. Afari legea plazan (norberak ekarrita), eta jarraian karaokea.
- 21:00. V. Zokormazo afaria.
Abuztuak 28, ostirala. San Agustin eguna / Blusa eguna
- 11:00. Meza.
- 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
- Goizean zehar, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak.
- 14:30. Paella jana.
- Bazkalondoren, bingoa.
- 17:00. Umeen txokoa GUKAren eskutik.
- Arratsaldean, Auxtinpotin.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
- Gauerdian, Txin-txin herrikoia.