Trikitiak, bertsoak eta txakolinak lagunduta ari dira San Migel eguna ospatzen Artadin

Maddi Txintxurreta

Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotu dute txakolin dastaketa, eta Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsotan aritu dira gero.

Auzoko jaietako azken eguna dute gaur Artadin; San Migel eguna, hain zuzen ere. Hego haizeak ez du eraman larunbatetik piztuta duten festarako gogoa, eta eguna mezarekin eta pilota partidekin hasi ostean, txakolin egarriak elkartu ditu auzotarrak plazan.

Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotu dute txakolin dastaketa, eta haiek amaitu ostean igo dira oholtzara Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak.

Arratsaldean, bigarren saioa eskainiko dute trikitilariek zein bertsolariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide