Intza Mancisidorrek eta Juan Carlosek irabazi dituzte aurten Artadiko San Migel festetan antolatu dituzten bi apustuak: batetik, urdaiazpikotik frontiserako distantzia zehazteko erronka bota zuten jaien antolatzaileek; bestetik, gaztaren pisua asmatzekoa.
Asteartean, San Migel egunez, ebatzi zituzten bi apustuetako irabazleak. Urdaiazpikotik frontiserainoko distantzia zehatza 14,118 metrokoa, eta Intza Manzisidorrek emandako erantzuna gerturatu zen gehien. Juan Carlosek, berriz, 1.174 gramo pisatzen zituen gazta eraman zuen etxera.