Ohikoa baino astebete lehenago izango da 2027ko Olagarro Eguna

Maddi Txintxurreta

Jendetza Erribera kalean, aurtengo Olagarro Egunean. (M. Txintxurreta)

Zumaiako Triatloia irailaren 18an jokatuko dela eta, irailaren 11ra aurreratu dute datorren urteko Olagarro Eguna.

Ohikoa baino astebete lehenago ospatuko dute datorren urtean Olagarro Eguna. Zumaiako Triatloi Taldeak (ZTT) erabaki du urteko proba nagusia 2027ko iIrailaren 18an egitea, hil horretan itsas baldintza egokiak dituen beste astebururik ez dagoelako, eta beraz, gastronomia eta itsas kultura ardatz dituen eguneko festa irailaren 11ra aurreratu dute.

Data lehenbailehen iragartzea erabaki du udalak, azaldu duenez, "herritarrek beren ospakizunak eta bestelako hitzorduak garaiz antolatu ahal izan ditzaten, eta, era berean, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eta gainerako eragileek beharrezko plangintza egin ahal izan dezaten".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide