Amaia Plazan mobilizatu ziren atzo San Juan egoitzako langileak, eta ondoren, urte eta erdiko borroka feministaren berri emateko prentsa oharra irakurri zuten. Lan baldintza duinak, %100eko lan kontratuak eta soldata-arrakala ezabatuko dituen hitzarmena eskatu dituzte.
Herriko musika eta dantza talde desberdinek inauguratu zuten Komentuko kapera atzo arratsaldean.
Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez adierazten zuten pankartak eskuetan zeharkatu dituzte milaka herritarrek Azkoitiko, Azpeitiko, Zarauzko, Zestoako eta Zumaiako kaleak. Aspaldiko mobilizazio jendetsuenak izan dira gaur eskualdean.
Atzo jokatutako proban Amets Aranberri eta Leire Urritegi nagusitu ziren proba luzean, eta motzean, berriz, Asier Medina eta Ania Hernandez izan ziren garaileak. Lauren iritziak bildu zituen Guka Telebistak proba amaitu berritan.
Giro ederra zabaldu zuen Zumaian olagarroaren eguneko festak. Haurrentzako jolasak, azoka eta kuadrillen arteko batel estropadak izan ziren goiz partean, besteak beste.
Esprint distantziako Zumaiako probak 420 triatleta inguru elkartu zituen atzo arratsaldean. Aurten, Luke William eta Briana Mow australiarrak izan dira garaile.
.