Albistegia

Zumaiako Triatloiak eman duena, bideoan

Usua Garin, Aritz Mutiozabal eta Oier Arregi

Esprint distantziako Zumaiako probak 420 triatleta inguru elkartu zituen atzo arratsaldean. Aurten, Luke William eta Briana Mow australiarrak izan dira garaile.

.

Eguraldia lagun, erakustaldi ederra eskaini zuten atzo arratsaldean Zumaiako Triatloian parte hartu zuten 420 kirolariek. Ohi bezala, arranplatik igerian hasi eta Gernika parkean korrika bukatu zuten, tartean bizikletako ibilbea osatuz. Australiarrek eman dute aurten ezustea, proba nagusitasunez irabazita: Luke William eta Briana Mow izan dira txapeldun, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.

Podiuma zehazteko, gainera, lehia bizia izan zuten australiarren atzetik helmugaratu ziren triatletek. Azkenean, Joanes Goitisolo eta Alba Linares izan ziren bigarrenak, eta Mikel Arrasate eta Malen Arano hirugarrenak. 

Urtero bezala, sekulako giroa sortu zen herriko kaleetan ea hainbat txokotan, eta jendea gogotik aritu zen kirolarika animatzen eta txalotzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide