Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin

Intza Trula

Haurrentzako puzgarriek eta herri kirol jolasek arrakasta izan dute gaur Artadin, San Migel jaietako bigarren egunean. Gainera, erromeria eskaini dute Izer eta Alabier trikitilariek, eta jan-edanerako aukera zabala izan da txosnan.

Giro paregabearekin ari dira ospatzen Artadiko San Migel jaietako bigarren eguna. Ajerik ez da nabari auzotarren artean, eta gaur oraindik ere festarako indartsu jarraitzen dute.

Haurrek zein helduek gozatu dute gaurko goizaz. Izan ere, jolastoki bilakatu da gaur goizean Artadiko plaza. Umeek puzgarrietan ibiltzeko eta askotariko herri kirol jolasak probatzeko aukera izan dute, eta giroa alaitzeko, Izer eta Alabier trikitilariek eskaini dute erromeria saioa. Musikaz gozatzeko ez ezik, sabela betetzeko aukera izan dute txosnara pintxo edota edari bila gerturatu direnek.

Eeguerdi partean jubilatuen bazkaria ere egin dute, eta arratsaldean jarraituko du festak, zezenekin, puzgarriekin, pilota erakustaldiarekin eta beste erromeria saio batekin.

Gaur, igandea

  • 16:30. Arno zezen txikiak eta pottokak.
  • 16:30-19:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Pilota eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Etzi, asteartea, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00-13:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Oihan Etxeberria-Aratz Ormaetxea / Eñaut Lizeaga-Asier Balerdi.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide