Bihar, hilaren 31n, Gau Beltza edo arimen gaua ospatuko dute Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Oikian ere egitarau oparoa prestatu dute arratsalde-iluntzerako. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean, auzoko eskolan elkartuko dira haurrak, Gau Beltzeko jantziak soinean jarri eta ospakizun horri lotutako hainbat tailer egiteko. Besteak beste, "beldurrak erretzea" izango dute helburu.
Bihar, berriz, festa giroan murgilduko da auzo osoa. Hori dela eta, antolatzaileek auzotarrei eskatu diete "etxeko arropa astindu eta osagarri zaharrak kalera ateratzeko".
Egitaraua
- 18:00. Aurpegi margoketa eskolako kolarrean.
- 19:00. Ihes gela, eskola zaharrean. Antolatzaileek linterna edo kopetako argia eramatea gomendatu dute.
- 20:00-20:30. Mokaduak eta afaria, auzo elkartean.
- 21:00-21:30. Pelikularen proiekzioa.