Autobus zerbitzu berezia egongo da igandean Oikiako jaietatik Zumaiara itzultzeko

Julene Sorarrain 2026ko abuztuaren 21a

Lurraldebusen autobus bat, artxiboko irudian.

Iaz bezala aurten ere, autobus zerbitzu berezia egongo da larunbatetik iganderako goizaldean Zumaiara itzultzeko. Hain justu, 04:00etan abiatuko da autobusa Oikiatik. Gainerakoan, Zumaia eta Oikia lotzen dituen UK07 linearen ohiko zerbitzua mantenduko dute.

Oikiako jaiak hasiko dira gaur iluntzean, eta herritarrei auzo horretara joan-etorriak errazteko, autobus zerbitzua indartuko dute. Hain zuzen ere, abuztuaren 22an, 23an eta 28an UK07 linearen zerbitzuak indartuko dira.

Iaz bezala aurten ere, autobus zerbitzu berezia egongo da larunbatetik iganderako goizaldean Zumaiara itzultzeko. Hain justu, 04:00etan abiatuko da autobusa Oikiatik, Guascor Energy enpresaren ondotik. Bertan jasoko ditu Zumaiara itzuli nahi duten bidaiariak, autobusa ez baita herrigunetik igaroko.

Gainerakoan, Zumaia eta Oikia lotzen dituen UK07 linearen ohiko zerbitzua mantenduko dute, eta beharra egongo balitz, autobus handiagoak jarriko lituzke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide