Jaiei hasiera ematear dira Artadin

Maddi Txintxurreta

Zezenak iaz, Artadiko sanmigeletan. (Maria Maya Manterola)

Gaur arratsaldetik asteartera arteko egitaraua prestatu dute. 16:00etan botako dute txupina, eta jarraian arno zezenak eta pottokak izango dira plazan.

Ordu gutxi barru abiatuko dituzte San Migel jaiak Artadin, eta prest dute egitaraua. Zehazki, gaur arratsaldean hasiko dira festak, txupinazoaren jaurtiketarekin eta arno zezenekin zein pottokekin, eta asteartera arte luzatuko dira, Mikel Deunaren egunera arte, alegia. Askotariko jarduerak prestatu dituzte egun horietarako.

Zumaiatik (Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik) Artadira joateko eta itzultzeko autobusak izango dira hiru egun horietan. Gaur, larunbata, 16:00etan abiatuko da autobusa Zumaiatik, eta 20:30ean egingo du itzulerako bidea; bihar, igandea, 11:00etan eta 16:00etan izango dira joaneko autobusak, eta 14:30ean eta 20:00etan itzulerakoak; eta asteartean, 10:30ean izango da joanekoa eta 14:30ean itzulerakoa.

Egitaraua

Gaur, larunbata

  • 16:00. Jai hasierako txupinazoa.
  • 16:30. Arno zezenak (16 urtetik gorakoentzako) eta pottokak.
  • 18:00. Pilota eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 19:00. Sagardo dastatzea.
  • 19:00. Parrillada.

Bihar, igandea

  • 11:30-14:00. Puzgarriak.
  • 12:00-14:00. Haur eta gaztetxoen jolasak (herri kirolak).
  • 12:00-14:00. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 16:30. Arno zezen txikiak eta pottokak.
  • 16:30-19:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Piloa eskolako eskuzko erakustaldia.
  • 18:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.

Asteartea, irailak 29, Mikel Deunaren eguna

  • 11:00. Meza.
  • 12:00-13:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partida: Oihan Etxeberria-Aratz Ormaetxea / Eñaut Lizeaga-Asier Balerdi.
  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
  • 13:00. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
  • Arratsaldean. Bertsolarien bigarren saioa eta erromeria trikitilariekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide