Hauexek emaitzak:
1. MATA-SANTAMARIA 22 / 18 MURUA-GARTZIA
2. E.LABAKA-URIZAR…..19 / 22 EGIGUREN-BIKUÑA
1-1, 2-2, 4-4, 8-7, 10-10, 11-11 eta 13-12 orpoz orpo elkarrengandik ihes egin ezinik joan ondoren pilota aldatu eta 18-12 aurerratu ziren Oberena Pilota Elkarteko pilotari nafarrak partidua bereganatzeko lanik zailenak egin zituztela aurreikusi zitekelarik. Bergarako Pilota Elkarteko gipuzkoarrak hori horrela etzela frogatzeko ordea 13garren tanto egin eta beste pilota bat jokoan jarriaz lau tanto jarraian egin eta Murua aurrelariak 18an berdintzeko ezker airez txokoan airez uzteko pilota bat motzegia geratu eta berriz ere sakea gerriko gorridunak. Hauek lehen hain etekin ona emandako heuren pilota atera eta beste bi tanto eginaz 20 eta 17ko hiru tantoko aldetxo polita berriz ere. Indarrak ere agortzen jada eta egindakoak baina galdutako tanto gehiagorekin 22 eta 18 garaile azkenik nafarrak.
Egindako 7 eta galdutako 2 tantorekin Unai Mata iruñatar aurrelaria izan zen laukoteko onena, baina ez tanto egiten bere aurkariak baino emaitza hobeagoak lortzeagatik bakarrik, kantxan erakutsi zuen maixutasunarengatik batipat. Gantxoz eta abar ezker aireko jokoa beregantzen duelarik botera moztutako pilotakin ere tanto ederrak egin zituen eskubiz pilota atze koadroetara kastigatuta bidali ondoren. Partiduaren erantzunkizuna bere bizkar hartuaz atzelariari lagundu eta pilotan serio jokatzen ahalegindu zen eta etortzen zitzaion lehenego aukera alperrik galtzen pasatzen utzi gabe erremate zitala egin eta tantoa lortuaz gehienetan. Burutsua da eta tantoa egiteko pilotak aukeratzen daki atzelariari bere lana egiten utziaz bide batez. Eraginkortasun edo efikazi ikeragarria oraindik lehen urteko jubenil honena eta ondo lagundu zion baino ahal gutxiagoko bere bikote lagunarekiko portaera ere txalogarria, pilota txarrak kendu eta animoak emanez atzekoadroetan lan zailak egitea tokatu zitzaion garaian. Beñat Santamaria iruñatarraz ari gara, ezker eskubi oneko atzelari fiña, 7 pilota galdu arren 3 tanto egin zituena, zabalean moztutako pilota batekin eta gorputzez besteak baino txikiagoa izanik ere ezker hormara baztertuz atzera bidalitako beste bi pilotakadekin. Pilotara oso ondo jartzen da, indarrez datorkion pilotari ondo eusten dio, eta pilota frankoa duenean bila joan eta gozatu ere bai.
Beñat Murua arrasatearrak Matak hainbestexe tanto egin zituen, 7 baina 6 galdu eta hoietako 4 erasoan. Eskubiz zabalean eta txokoan moztutako bi kenduta gainontzean egindakoak ezker eskuarekin, airez gantxoz hiru eta txokoan utzita bat eta botera zabaleratuz beste bat. Eskertzekoak ezker airez tantoa egiteko bere saiakerak nahiz eta ahalegin horretan lau pilota galdu.
Markel Gartzia oñatiarrak gaziki jokatu ez bazuen ere hobeto joka zezaken. Atzekoadroetan nagusi izan bazen ere partiduko garai gehienean, altura gehiago eman eta pilota on batzuk gehiago gozatzea falta izan zitzaion, atzera gehiago luzatu eta zuzenean tantoa egin edo eta aurrelariak egiteko aukera gehiago izateko. 2 tanto egin zituan atzean baztarreratutako pilotakin eta 6 galdu eta hauetako hiru sake restoan. Jubenil lehen urterako oso mutil garaia dagoelarik botea egin eta azkar datozten pilotetara ondo jartzea kosta egiten zaio normala den bezela baina atzelari on bat izateko gaiak ditu.
Gazte jubenilen partiduak emandakoarekin gustora geratu baginen ere 23 urtez azpiko mailakoak eman zuenarekin erabat asetuta geratu ginen. Oso bizi azken zortzirenetako partidua irabazita zetorren EGIGUREN-BIKUÑA bikotea, 1-5 eta 5-9 aurreratuak markagailuan Mikel Urizarrek parebat pilota galdu eta gainontzekoak ere aurrelariari kendu ezinik aritu ondoren. Behin markiñarra konfiantzarekin jokoan sarturik, eta Eneko Labakaren tantoa egiteko gaitasun eta gogo nabariarekin, 9-9 partidua berdintzeraino ekarria gerriko gorridunak, eta horrela 12-12 eta 13-13koan ondoren berriro era aurrea hartuak gerriko urdindunak 13-17, 14-18 eta 15-19. Azkenian, eta 19-20 tanto bakarrera urreratu baziren ere gerriko giorridunak, 19-22 Zazpi Iturriko pilotariak garaile.
Irabazleengandik hasita Ioritz Egiguren hasieran fresko eta bizi emanez pilotari eta gero ez hainbeste erasoan baina bai horregatik defentsan, Eneko Labakaren behin eta berriroko tanto saikera asko ahalegin horretan uzteaz gain pilota galtzera eramanaziaz albizturtarra honek tantoa nun sartu etzekila tolosarrari. Egindako 6 tanto eta galdutako 4kin aurreko partiduko emaitzetik urrun geratu arren partidua aurrera ateratzeko gain izan zen Iñigo Bikunaren laguntza ezin hobeagoarekin. Bikuña aurrekoan gustatu zitzaigula eta pilotan jokatzeko gaiak bazituela esan genuen eta atzo horren lekuko izan ginen. Bikain atzo antiguotarra, atzekoadroetan nagusitu zitzaion gehinetan Urizarri ezker eskubiz pilotari asko emanez eta kantxan suelto eta konfiantzarekin aurekoadroetara ere bajatuz. Eneko Labakaren oraintxe motz oraintxe luze, oraintxe ezkerrera oraintxe zabalera egindako sakeei ere aurre egiten jakin zuen eta majo nekatuta azkenean baina partidu haundi bat jokatuta fianalaurrekoetarako txartela lortu zuen.
Ondo jokatuarren beti ez da irabazten eta horren lekuko ere izan ginen atzo Eneko Labakaren kasoan. Dinastia Etxabe txapelketan aurtengo 6garren partehartzearekin Mikel Olano palistaren marka berdintzeaz gain inoiz jokatu duen partidurik onena atzokoa izango zuela esatera ausartuko ginake. Ikusi egin behar nola mugituarazi zuen pilota kantxan, lehen esandako saketik hasi, sotamanoz atzelariari sake txar asko kenduaz ere bai baina erasoan batipat, hura da hura errepertorioa eskaini ziguna albizturtar txikiak, ezker airez gantxoz bezela zeharka zabaleratuz edo txokoan utziaz, ezkerrez bezela eskubiz botez txokora eta zabalean moztuta utziaz, goitik behera boleaz eskubiz txokora bezela zabalera bidaliaz pilota, eta hau txapa gainean hilda utziaz ere bai aurkariaren erasoari aurre eginaz. Sakez egindako bat sartuta 13 egindako guztira. Beti izan da pilotaria baina urtearen poderioz hartu duen ofizioarekin pilota nahi duen lekura botatzeko erreztasun ikaragarriaren jabe da gaur egun, eta pilotan jokatzea zer den dakien ororentzat gozamen hutsa pilotari bat atzo Eneko bezela jokatzen ikustea. Lehen aipatu bezela atzo bikote aurkari haundi bat izan zuen aurrean eta Mikel Urizarrek emandako laguntza etzen nahikoa izan partidua aurrera ateratzeko. Galdutako pilotak 8 eta hoietako 6 erasoan, Egigureni tantoa sartzeko pilota nun jarri etzekila jaurtitakoak ere bai. Datorren urtean 24 urte egingo ditualarik azkeneko partidua atzo jokatutakoa Zumaian txapelketari dagokionez behintzat, irabazi ez arren edonor ere zapore edo aho gusto onarekin uzten duen horietakoa orokorrean bere ibilbideak utzi diguna bezelaxe. Mikel Urizar bikote lagun markinarrak duda-mudako hasiera bat egin ondoren ondo jokatu zuela esan behar, atzekoadroetan agintzera pasa gabe aurkariaren ahal haundiagoagatik baina soltatuz kolpea pilotari eta partidua aurrera zihoan bezela gero eta gehiago gozatuz. Osorik eta ondo amaitua azkenean norgehiagoka aurrera ez atera izanaren pena haundiarekin noski.
Datorren ostiralean izango da azken laurdenetako bigarren jardunaldia:
Abuztuak 4 ostirala, 22:00tatik aurrera:
- Gazte-jubenilak….: ARISTI-IBARLOZA…. / EGIGUREN-OLIDEN
- 23 urtez azpikoak: P.LABAKA-OTADUY / P.ETXEBERRIA-ALDUNTZIN