Egiguren-Oliden eta Zubizarreta-Irurita, Dinastiako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Dinastia Etxabe 2017ko abu. 26a, 15:25

Argazkia: Arritxu Salegui

Egiguren-Oliden eta Zubizarreta-Iruritam XLVI. Dinastia Etxabeko pilotari txapeldunak. Azken ordurarte mantendutako emoziotik, azken orduan sortutako emoziora!

Gazte-jubenil  mailako norgehiagoka gogor eta txalotuaren ondoren gehiago txalotuko genuenean amaitutako 23 urtez azpikoa, ritmo eta tentsio haundiz jokatutakoa, eta tanto sorta ederra ikusteko aukera emanik ere lehia bizirik mantentzeko beharrezkoa den markagailuko parekotasuna falta izan zuana norgehiagokaren erdikaldean. Hauexek emaitzak:

  1. 1.     EGIGUREN-OLIDEN  22 / 19  AGIRREMALLOA-ETXEBERRIA
  2. 2.     EGIGUREN-BIKUÑA 18 / 22  ZUBIZARRETA-IRURITA 

Lehenengoan 1-1, 1-3, 2-4 eta 3-5 elkarrengandik hurbil joan ondoren, 4-10 aurreratuak bikote urdindunak Etxeberriaren atzekaldeko sendotasun eta Agiremalloaren tantoei ezker alde batetik eta baita ere gerriko gorridun biak egindako hutsengatik. Hauek bostagarrena egindakoan pilota aldatu eta Egigurenek sakearekin min, Etxeberria ordurarte bezain eroso ere ez, eta Oliden gero eta konfiantza gehiagorekin jokatzen ari zela 8-10etik pasa ondoren hamaikana. Horrela elkarrengandik ihes egin ezinik hamahiru, hamalau, hemezortzi eta hemeretzigarrenean berdinduta, edonork irabazi zezaken itxurarekin baina Etxeberriak ezker izterrean jasandako zantiratu bat ere tarteko hogeitabiraino joanak Egiguren eta Oliden elkarri ondo lagundu eta txapelketako bikote sendoena izan denaren sentsazioa emanez. Zorionak!.

Julen Egigurenek zortzi tanto egin zituen eta bost galdu, behetik gora joana partiduan zehar eta atzekoadroetan bezela aurrean tantoak eginaz bere eskubiarekin batik bat zuloak ireki ondoren. Ondo bai, partidua ihesi joan aurretik pilota egokia aukeratzen asmatu zuen azpeitiarra. Aratz Olideni lan asko egitea tokatu zitzaion atzo, eta ondo egin ere. Aurrekoan bezela hasieran pare batekin hasi eta hiru tanto galduak denera baina, beste horrenbeste egin ere bai, hiruak atzean. Txapelketa ona egin du oriotarrak, bi esku onekin pilotan jokatzeko gai dela erakutziaz, atzelari batek egin behar duen bezela, ekarri behar denean ekarri eta eman behar denean emanez pilotari.

Josu Agirremalloak hasiera ezin hobea egin zuen, bizi sakatuz bere gorputz karga erantsiaz pilotari kolpea ematerakoan eta aurrekaldean tantoan eginaz. Baina nola diren gauzak, ahalegin horretan ezker airez sartuta bi pilota txapara eta hirugarren bat ere bere lekura iritxi gabe eta erabat hoztu mutila. Galtzeko beldurrez eta atzelariari pilota gehitxo utziaz partidua galdu izanaren ondorio bat ere bai behar bada. Sei tanto egin zituen eta beste sei galdu baina hoietatik bost erasoan. Bazuen arrazoi pixkabat bildurtzeko bai, baina bildurra uxatzeko ere egitea bezelakorik ez da. Ekain Etxeberriak partidu haundia jokatu zuen, galtzea merezi ez den horietakoa. Lan asko berari tokatutakoa atzo, atzekoadroetan nor baino nor Olidenekin eta Egiguren sartzen zenean aurrera bezela atzera joan beharrarekin tanto askotan, eta horretarako gaia izanik ere azkenerako gehitxo ikusitakoak ikusita. Lau tanto egin zituen, hiru atzekoadroetan eta bat ezkerrez zabaleratuta aurrean. Galdutakoak sei, hoietako bi sakeari erantzun nahian gerriko gorridunak pilota aldatu berritan. Oso txapelketa ona egin du oiartzuarrak eta gustora egon daiteke.

Hogeitahiru urtez azpikoan 1-1, 3-1, 3-3, 5-3 eta 5-5 markagailuaren hasierako ibilbidea gerriko gorridunen hasiera elektrikoari ezker, Bikuna pilota asko kastigatzen atzera bezela moztuaz baztarrera, eta Egiguren bala bat bezela tantoaren bila joanez. Tantoa garesti zegon ordea eta egiten zena majo kostata beraz, Zubizarretak pilota arrigarriak jasoaz eta Irurita gero eta seguruago zela. Horrela gauzak, eta Egigurenek partiduko garai horretan behar bezela ez jokatu izanagatik ere, 5-11 aurreratuak gerriko urdindunak, eta antzeko martxakin 6-11, 6-14, 7-15, 8-17 eta 11-19 partidua guztiz maldan gora jarrita jada Egiguren eta Bikuñarentzat. Hambigarrena egin horregatik eta berriro sakera baina alperrik, ezin asmatu eta berriz ere 12-21 bederatzi tantoko alde salbaezina esate baterako. Hamairugarrena egin ordea eta beste pilota baten bila, lehengoaren ezberdina hau, eta sakean ordurarte ez bezela behe samarretik jo eta zuzen zabalera, Zubizarretari sotamonoa kenduaz eta botea lurretik asko altxa gabe zela Irurita zalaparta batean jasotzera behartuz. Bueltan ozta ozta etorritako pilotetara sartu eta jarraian denera sei tanto egin eta 18-21, gerriko urdindunak galtzabete lanekin zirela Egigurenen jokoari aurre ezin eginaz. Tanto bakarra falta zuten ordea Zubizarreta eta Iruritak eta hau Bikuñari ezkerreratutako pilota bat ezin ekarrita lortuta. 18-22koarekin garaipena eta txapela gazte-jubeniletan bezela 23 urtez azpiko bikote sendoenarentzako. Zorionak!

Final aurrekoan Ioritz Egigurenek partiduaren irakurketa ona egin zuela esan genuen bezela atzokoari burz ezetz esango genuke. Alde batetik aurrekoadroetan Zubizarretari tantoa sartu nahian pilota bat baino gehiago alperrik galdu zituelako, eta bestetik berriz bere sakeko errekurtsotaz etzelako baliatu azken ordurarte, beranduegi ohartu zen Iruritari tantoa egiteko atzeratzea bakarrik etzela nahikoa, eta partidua itxuratu eta meritu haundiko tantoak egin bazituen ere beranduegi partidua irabazteko. Hamar tanto egindako eta bost galdutako, ez dira zenbaki txarrak baina ikusita nor zen aurkaria, tantoak azkar egiteaz gain pilota bat galdutzat ematen ez duen bikotea, nola edo hala tantoa egitea beste biderik etzegoen atzoko partidua aurrera ateratzeko. Hala eta guztiz aurkariak estutu eta galdutako partiduari emozia ematea lortu zuen tolosarrak. Txapelketa ona Ioritzena, bizigarri garrantzitsuenetarikoa izanik. Iñigo Bikuñak partiduari emandako hasierarekin arritu ginen, oso indartsu eta partidua hautsi nahian bezela. Ahalegin horrek bere alde onak baina txarrak ere eta, aurrera eta atzera asko ibili behar izan zuelarik, nekatu samar zegoela iruditu zitzaigun zenbait pilotara behar bezela iritxi ezinda. Etzen halare partidutik atera eta aurkariak ia irabazteraino ihesi joan zirenean ere etzuen etsi, horregatik ere bai behar bada bikote lagunaren ahalegin berezia partidaren azken txapan aurrez berak asko lagundu izanagatik. Zazpi pilota galdu zituen baina hiru tanto egin ere bai, hiruak ere atzean partidaren lehenengo zatian. Lan ona egin du antiguotarrak jokatutako lau partidutan, eta txapelketako errebelazioa izan dela esaten ere ausartuko ginake.

Txapeldunen artetik Iraitz Zubizaretaren laugarren partidu bikaina, hiru pilota galdu bazituen ere bi behintzat normalean galtzen ez dituen horietakoak, ankak irrist eginda bezela edo, eta egindakoak zortzi tanto, denak ezker airez: lau pilota tokoan utzita eta beste lau zabaleratuz gantxo bidez. Gora bidean ataundarra, beti bezain langile eta atzealriari konfiantza emateaz gain tantoa egiterako orduan ere txispa gehiagorekin aurten.

Bere esanetan Josu Irurita ez atzo hain aho gusto onez geratua, partiduari errematea emateko ordu jakin baten aurrekoadrotan pilota bat galdu izangatik, atzera botata tantoa egiteko aukera denak zituanean, eta partiduaren azken zatian Egigurenen sake pozoitsuei behar bezela ez erantzun izangatik ere. Hartu leike umiltasun hori, izango da akats gehiagorekin gustora joan denik alajaina! Oso ondo atzo ere atarrabiatarra, tripi trapa pilota denetara iritxi eta ezkerrez bezela eskubiz bikotelagunarentzako garantia bat izanik, pilota zailak ekarri eta aurrelariari kentzeaz gain atzekoadroetan bazterreratuta eskubiz. Hauxe bere dohaietako bat, zenbaitek kolpe distiratsuagoarekin baino min gehiago egiten duelarik modu honetara. Ez dago kexatzeko moduan ez egin duen txapelketarekin, baina hobe horrela, gaizki egin denaren damuarekin ondo egindakoak kontatzen baino.

Luis Mari Alberdi, Jesus Mari Unanue, Jose Amilibia, Karlos Etxarte eta
Kristobal Etxaniz omendu zituen pilota txapelketak. Argazkia: Arritxu Salegui.

Aurtengo ekitaldiari amaiera emateko orduan aipatu eta eskertu beharrekoak:

  • Pilotari eta hauen ordezkariak, inoiz baino zuzenago hartutako konpromisoa beteaz txapelketari egindako ekarpenarengatik.
  • Pilotazaleak, pilota ikuskizun eta txapelketaren finantziaketarako ezinbesteko oinarri.
  •  Txapelketari jarraipena egindako hedabidetako kazetari eta pilota munduko profesional adituak, eta
  • Zumaiako Udala eta Caixabank finantziaketa euskarriak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide