Udalgintza egiteko beste estilo bat eraikitzea zen gure helburua, eta hori bete- betean lortu dugu. Herriak ez luke ulertuko beste oposizio mota bat hemendik aurrera, edozein izanda ere paper hori jokatzea egokitzen zaion alderdia.
EH Bilduren jarrera eraikitzaileak udal jardunean gai asko aurrera ateratzea ahalbidetu du, baina halere ez dugu izan legealdi honetan beste ekimen eta proposamen asko bideratzeko modurik, beharrezko gehiengoaren faltan. Zumaiarrei begira proposamenak gauzatzea da gure helburua, oposizioan egonda horretan saiatu gara eta, datorren legealdian gobernuan egonda, estilo berri horretan sakontzea nahi genuke.
Gure konpromisoa herriaren mesederako lan egitea izan zen.
Lau urte hauetan zehar konfrontazioa bilatu beharrean elkarlana bultzatu dugu.
Proiektu nagusietan (aparkalekuen gaia, alokairu beka, turismo plana,…) barne lan handia egin eta gure proposamen zehatzekin aurkeztu gara udalera.
Ez gara gai denetan ados egon EAJ edo PSE-rekin, gure asmoa beti elkarrekin lanketa bat egin eta akordio batera iristea izan da. ezezkoan itxi beharrean.
Gure lana herritarrei bideratuta izan da, denen onura lortzeko asmoz.
40 puntuko proposamena luzatu genion EAJri legealdi hasieran. ez digu erantzun
Proposamen hori legealdiaren hasieran izan zen. Garai horretan giroa oso tentsionatua zegoen. Ez genuen (eta ez dugu) erantzunik jaso EAJren partetik.
Nolabait bidea markatu genuen, gure lankidetzarako borondatea azpimarratuz,eta gustora gaude lortutakoarekin.
Gure 40 proposamenei erantzun ez izanak, elkarlanean lan egiteko intentzio eza adierazi digu. Pena bat izan da, gaur egun burutu ez diren hainbat ekintza, agian denen artean lortuta egongo ziren jada eta.
75 botoren aldea bakarrik EAJ eta EH Bilduren artean. hori ez da islatu EAJren udal gobernuaren jarreran
Hasieran gehiengo absolutua balu bezala jokatu zuen udal gobernuak. Gehienetan edo ia guztietan ez digute kasurik egin eta izan daiteke lehendabiziko 3 urtetan, gure iritzia bestelakoa zenean, guztia onartzen zutela 7 bozkarekin PSEko zinegotziaren laguntzarekin. Gerora, gai korapilatsuen aurrean, eta gure jarrera eraikitzailea ikusirik, nolabait jokamoldea aldatu beharrean ikusi zuen bere burua. Azkenaldian, udal gobernua gutxiengo erlatiboan egonik, ete guk geure bidean jarraitzen genuela ikusita, giroa zertxobait normaldu egin da, eta gure posizioa oraindik gehiago markatzeko aukera izan dugu.
75 botoko aldea dagoela bakarrik ikusita, legealdiko erabaki askotan herri erdia kontuan hartu ez duela esango nuke. EH Bilduren iritzi asko ez dituzte kontuan hartu, eta batez ere, herritar askoren iritzia utzi dute kontuan hartu gabe.
Baztertuak sentitu gara udaleko jardunean
Arerio politiko baino, “etsai” ikusten gintuen hasieran udal gobernuak, edo gutxienez alkateak.
Udal ordezkaritza anitza behar zuten ekitaldi publikoetan baztertu egiten gintuen udal gobernuak, berariaz.
Albiste askoren berri Baleike edo udal webgunetik jakin izan dugu,batzordeetan informatu aurretik. Gainera, udal webgunea ere PNVren gunea bezala erabili izan dute.
Gauzak askoz hobeto egin zitezkeen, batzorde kopurua oso murritza izan da, eta horrek informazio faltan egotera eraman gaitu momentu askotan.Gai batzuetan, asko kosta izan zaigu informazioa jasotzea. Adibidez, bi hauetan:
- Zumaiena hitzarmena: Kultur jarduerak egiteko hitzarmen bat da, informazioa eskatu arren ez dugu informazio zehatzik jaso.
- Lokalen egoera: Kultur talde askoz lokalen beharra dute, txosten bat hasita dagoela jakinda, behin baino gehiotan eskatu dugu. Oraindik ez digute eman.
Oier Korta alkatearekin ez dugu harreman erraza izan
Hasieran alkateak etsai modura ikusten gintuen eta harremanak oso zailak izan ziren. Kontuhartzailearen erreparo orriei erantzunez alkate dekretuetan aurreko legealdiko gobernuaren inakzioa aipatzeari utzi zion arte (2017ko ekaina) tentsio handia egon zen.
Gero, gai korapilatsuetan (TAO, Turismo Plana,….) gure elkarlana beharrezkoa ikusi zuten eta nolabaiteko jarrera aldaketa bat egon zen.
Momentu askotan gurekiko nagusikeriaz jokatu du udal gobernuak, eta gainera, publikoki, gure proposamenak gutxiesten edo mesprexatzen saiatu izan da.
Politika egiteko beste modu bat eraikitzen saiatu gara
Legealdi honetan beharbada ez da lortu, baina aurrerapauso handiak eman dira eta hurrengoan posible izan daiteke, EH Bildu gobernuan egonez gero errazago.
Aukera eduki dute beste era batera gobernatzeko baina kontuan eduki behar da azken 8 urtetan guk gobernatu eta gero, beraien aldetik protagonismoa nahiko zutela gu baztertuz. Ez dute ahaztu, nonbait, PNVek hauteskundeak irabazi zituen arren 2007an, guk alkatetza “kendu” geniola.
EH Bilduren proposamenak lau urte hauetan:
- Plan estrategikoa: Aurreko legealditik zetorren, lan handia hori bultzatuz, emaitza txukuna.
- Hondakinak: Mankomunitatetik eraman da gaia, baina funtsean guk proposatutako eredua, helburuak eta emaitzak lortu dira, nahiz eta oraindik asko dagoen egiteko.
- Aparkalekuak: Proposamen osatuena egin genuen, partehartzearen bidez borobildua. Eztabaida asko egon dira, eta azkenean gure hasierako proposamenaren puntu asko barnebiltzen ditu oraingo ereduak.
- Gazte emantzipaziorako laguntzak: Oinarrizko dokumentu oso bat landu genuen hemen ere, parte-hartze zabalari esker.
- Turismo plana: Gure programan zegoen eta, lan asko egin ondoren, gure ereduak badu lekua. Orain, parte-hartzearen bidez eredu hori finkatzea dagokigu, Turismo Mahaiean. EAJk, aldiz, oso proposamen gutxi jarri ditu mahai gainean.
- UEMA: Hasieran udal gobernuak zalantza handiak zituen, jarraitu ala ez. Gure jarrera tinkoa izan da eta esan daiteke Zumaiako Udalak UEMAn izan duen presentzia EH Bilduri esker dela.
- 2 urtekoen zaintza udalekuetan.
- Hitza eta Baleikeren komunikazio proiektuari bultzada tinkoa
- Ordenantza fiskaletan errekargoa 2. etxebizitzari. Gehiago landu beharreko ekimena da baina, Zumaian alokairu merkatua nola dagoen ikusita (etxebizitza turistikoak) sozializatu beharreko neurria.
- Berdintasunean ere jarrera tinkoa izan dugu, ez dugu utzi atzerapausorik ematen, Emakumeen Etxea aurrera dihoa.
- Gizarte zerbitzuetan txukun aritu dira, teknikariak proposatutakoa ontzat ematea izan da udal gobernuaren jarrera, Berdintasun arloan bezala.
- Pertsonalean: Legealdi hasieran ez, baina gerora kontratazio zuzenak izan dira udan turismoko lan kargari aurre egiteko. Gizarte Zerbitzuetan ere bai (teknikariari esker).
Bi mailatako zumaiarrak?
Aparkalekuen gaian hori gertatu zen lehen urtean. EH Bilduren postura herri osoan aldi berean ezartzearen aldekoa zen, poligonoan sor zitezkeen arazoak saihesteko.
Mugikortasun planean zetorrena eta baliabide falta jarri zituen udal gobernuak aitzakia gisa, baina gure ustez lor zitekeen.
Garbitasunaren ordenantza, pankartak, kalea guztiona da...
Egoskorkeriaz korapilatu da arazoa.
Parte-hartze ordenantza lantzeko balio dezake, eta parte-hartzearen bidez irtenbide egokia bilatu behar zaio.
Alkateak pintada guztiak borratzea agindu izatea bere kabuz eta gai ez izatea legealdi osoan ordenantza bat egiteko ere ( zirriborro bat badago), berak bakarrik, adierazten du guztia.
EH Bilduk markatu du EAJren udal gobernuaren agenda gai askotan
Badira bi gai zalantza izpirik gabe gure lan handiari eta jarrerari esker ondo atera direnak aurrera: plan estrategikoa eta turismo plana.
Hondakinen gaian antzeko zerbait esan daiteke. Azkenean gure sailkapen helburuak berenak egin dituzte, eta ereduarekin antzeko zerbait gertatu da.
Bideratuta jaso zituzten beste gai batzuk legealdi honetan burutu dira: Oikiako Eskola, Frontoia….
EH Bilduk lan sakona egin du, herritarren beharrak aztertu eta haien arabera lanketak proposatu.
Batzordeetako dinamika
Gure iritziz aurreko legealdian baino lan gutxiago egin da. Ingurumen gaiak ia erabat baztertuta egon dira, adibidez, eta, orokorrean, ohikoa zena baino batzorde gutxiago egin dira.
Turismo eta Kultura batzordeetako deialdiak direla eta, legealdi osoan zehar atzetik ibili behar izan dugu. Hasiera batean plenoa erabili zen, publikoki batzordeak egiteko eskatzeko. Legealdian zehar teknikoei galdetu zaie egoera zein den batzordeak egin ahal izateko.
Udal gobernu mediatikoa izan da
Presentzia mediatikoa handia bilatu nahi izan du udal gobernu honek, hasieran gehienbat. Ekimen xumeenek ere beren lekua hartzen zuten komunikabideetan, eta jendea aspertzerainoko bonbardaketa izan zen.
Gero matizatuago jokatu dute baina betiere marketing instituzionalari eta propaganda mediatikoari leku handia eginez.
Zinegotzi izateak eman diguna
Esperientzi aberasgarria, baina momentu askotan gogorra ere bai.
Harreman sozialak zabaltzeko asko balio izan digu.
EH Bildun barne-giro paregabea.
Beste alderdiekiko ordezkariekin gazitik gehiago gozotik baino.
Orohar positiboa izan da.
Gaur egungo gizartean, bakoitza bere bidean, aldamenera begiratu gabe ikusten ditugu inguruko asko. Pozten gara besteengatik lan ona egiten duten jendea bilatu izana.