(BIDEOA) Irene Yeregi: Antzerkiak gerra aurretik eta gerraostean

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ots. 11a, 09:38

Irenek txikitan zarzuela tipoko antzerki batean aritu zen , baina ez zuen paper berezirik. Jende askok hartzen zuen parte eta harrera oso ona izan zuen. Euskaraz zen antzezlana, eta nolakoa izan zen azaltzen du. Antzerkia gerora egin izan du zahar-etxean. Gerra ondorenean luistarrek ere egiten zituzten antzerkiak, baina gaztelaniaz.

 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Irene Yeregi Salegi (1929)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Ireneren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean

- Eta dantzekin eta batera, antzerkiya, ez?
- Ta geo antzerkidxak iten zituen, bai. Antzerkidxak, bai.
- Eta hor’e ibili ziñan zu, ez?
- Antzerkidxan ez, han ez. Ni ibili nitzan antzerkidxan, oain zea, oaintxe hamar-hamabi urte.
- A, geo?
- Geo antzerkidxan, zean, Hogarrian.
- Baiña leheno ez.
- Leheno ez, ez nitzan behiñ’e zeatu. Bai, bat in nun zean, baiño montoikua nitzan. Porke zan zarzuela bezela, o. Ez, "Soy la […]" izena zun. Hura in zan… Jende asko dao, kanpotik etorri zan gaiñea, e! Oso hotel ederra zan! Amaia, nola hor, Amaia, lehenoko Amaia plazan? Hotel Amaia nola zan? Hor teatrua zeon, zinia zeon hor. Ba, horko teatruan, horko nausidxa, donostiar bat zan, nazionalista zan. Harei’re rekisatu in zidxoen. Habek tranpa inda, ezin zien jarri habek itxia horrena, e!, hotelena, e! Eta hortxe in zan zea bat, teatro bat, "Soy la […]". Oso, ni ez naiz asko akordatzen, baiño sorgin bat’e bazan leihdxuan ertetzen zuna eta geo arkumia’re bazan. Eta gu behian geunden, egun batian behintzat behian gabela, arkumia urtan, uretan sartu zan, arkume txiki bat zan, klaro, arkume txiki batek erten zun. Baiño oso, izugarrizko exitua euki zun, ta behalaxen gerra etorri zan ta kito! Ya kito!
- Eta antzerki hori euskeraz zan?
- Bai! Euskeraz! Bai!
- Orduan bazeon afiziyua antzerki…
- Bai, bai, bai, bai. Antzerkidxa bai, asko. Ta geo, geo, oseake gerrako, bueno, zean, geo, zean, zentro, zea, Luisetakuak iten zituen zeak, antzerkidxak. Baiño haidxek ya izaten zian gizasemienak. Hura, hura zeatu zan, han iten zuen hoidxek, bueno, ya, nik’e orduan ya eukiko nitun ya hamazazpi urte o, hemezortzi igual. Zea, nola dao, nola jartzen ditue pinturak eta hor behian? [Alondeidxa] esaten giñoun. Hor, hor goiko pixuan zeon teatro bat eta han iten zian Luisetakuak.
- Baiña ya hori gizasemiena.
- Ta hori ya gizasemiak iten zuen.
- Erderaz.
- E?
- Erderaz.
- Bai, erderaz.
- Gerra, gerra ondoren.
- Gerra ondoren, bai. Orduan ez zuen lagatzen euskeraz. Ez zuen lagatzen euskeraz hixketan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide