(BIDEOA) Arritokieta Manterola: aurrenengo “Arritokieta”

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ira. 8a, 08:20

Andre Mariko eliza, Arritokietakoa, oso garrantzitsua da zumaiak askorentzat. Arritokieta izena beste inork ez zuen lehenago izan, ez zuelako uzten Don Manuel apaizak. Honen inguruko azalpenak ematen ditu bideoan. 

9 anaia zituen, eta haien artean bera bakarrik neska. Anaietako batek Telmo zuen izena, eta hura ere lehenbiziko Telmo izan omen zen. Mari kalean jaio zen Arritokieta 1924. Urtean; ama Silvestranekua zuen eta aita Porrajanekua.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Arritokieta Manterola Gomez (1924)

Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Data: 2008ko irailaren 29a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Arritokietaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta Andra Mari gaiñea, Zumaixan-eta, nahiz eta ermita txikiya-ta izan, herriko jendiantzako-ta inportantia da, ezta?
- Bai, ya lo creo.
- Zuretzat gehio! Izena´re bai!
- Bai. Ta aurrenengo Arritokieta, gaiñea.
- A, bai?
- Bai. Don Manuelek ez zun utzitzen.
- Ez, e?
- Ez! Danak Mari Nati o Nati o danak… Leheno Calle Arritokietako hoidxek danak dia Nati. Eta ni naiz bosgarrena: lau mutil aurretikan ta neskaa bosgarrena. Ta gure izeko bat gendukan soltera, izeko Xilbi eta jun omen zan Don Wenceslaona Don Wenceslao etorri zanian, ta esan omen zidxon: "Gauza batekin nator". Ta, "ze esaten dezu, ba?" Ta, "ahizpak haurra izateko dao eta neska baldin bada, Arritokieta izango da". "Ta zeatikan ez da izango, ba?" "Don Manuelek ez zulako utzitzen!" esan omen zidxon. Ta, ba, neska etorri ta Arritokieta, baiña lelengua, ee! Geo uain asko, asko dabe, baiña Arritokieta ni naiz lelengua.
- Eta horrela zea, Arritokieta? Ala María…
- María Arritokieta, bai.
- Nik uste nun lehenokua izango… Lehenbizikua ziñan?
- Lehenbizikua, lehenbizikua.
- Ta etxian Arritokieta o Arritxu?
- Ez. Arritokieta. Eta kalian’e bai. Ta geo nere illobak ere badaka Arritokieta neskaa. Eta esan nidxon: "Arritxu zea?" Ta "Ez! Zuri bezela deitzeko". Ta Arritokieta da Rafaelena, hura’re Arritokieta da.
- Ta esan dezu leheno lau mutil?
- Nik lau mutil aurretikan.
- Baiña ez Arritokieta izenekuak!
- Ez.
- A!
- Telmo. Han ere Telmo, lelengo Telmo.
- A, bai, e?
- Bai. Valentin, Telmo, Joakin, Mariano, Arritokieta, Miguel, ta geo bizkidxak zian haidxek eta hil zan txikidxa. Eta geo Ismael, Jacob eta Benjamin. Danak mutillak, ni bakarrik neskaa.
- Ta ze mouz moldatzen ziñan hainbeste mutillen artian?
- Gaixki! Lan asko in behar!
- Zu zai eongo ziñan ia beste neskan bat jaiotzen zan, baiña…
- Baiña ez! Danak mutillak etorri zian!
- Zenbat zian? Zenbat mutil?
- Beatzi mutil ta ni bat.
- Ta Telmo´re lehenbizikua esan dezu?
- Lehenbizikua Telmo.
- Joño! Ta leheno´re ez al zan izenikan Telmo? Ez al zun, ba, Don Manuelek…
- Ez dakit ez zuen lagatzen, baiña, Telmo´re lelengua. Valentin, aittak Valentin izena zun ta Valentin. Telmo bigarrena. Ta uain badake Telmo… Andres Marik daka Telmo, badake beadxek ere. Bai. Uain Telmo asko, kanpuan ere aitzen da. Baiña lelengo-lelengo Telmo guria zan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide