Jeneralean olagarroarekin zopa egiten zuten, baina patatarekin ere jaten zen, gisatua bezala.
ZUMAIAKO AHOTSAK: Klaudio Etxabe Udabe “Pikote” (1926-2011)
Elkarrizketatzaileak: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2007ko maiatzaren 31.
Transkripzioa: Miren Zabaleta
Klaudioren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.
- Eta gero, olarrua ta jateko ta, harrapatu ta sikatu iten zan, edo, edo freskotan jan, edo ze iten zan?
- […] guk freskotan ta sekatu’re bai, nola asko harrapatzen gendun...
- Karo.
- …sekatu asko.
- Sikatu asko.
- Bai.
- Ta sikatzeko zelan?
- E?
- Nola sekatzen da?
- Lehenbizi in behar dek usteltzen laga. Balde baten o jarri ta. Ze esango dit ba!. Ta egualdi berua baldin bada, egun pare bat eo hola usteltzen behar izaten, eon behar izaten dik. Ta egualdi pixkat hotzo o hola baldin bada, igual lau bost egunian. Ta neguan berriz, hamabost egunian-ta ta. Negua bai dek hotza.
- Balde batian laga?
- Balde batian laga ta, usteldu arte laga in ber. Bestela gelditzen dek gogor oso. Bai.
- Eta gero sutondoan jarri?
- Geo, kañabera baten eo kaña baten, kañabera o burni tubo baten eo, txintxilik. Hor jartzen nin, ta han’e bai, hor gaiñian’e bai, han, soka jarrita. Barilla bat jarri ta han txintxilik burutikan.
- Bai, bai, bai. Gero egun batzuetan bertan euki sikatzen.
- Nik beti jaso iten dit.
- Bai?
- Bai, illuntzian beti erretiratu. Bestela umerariakin tejo jartzen zikok. Ihintzakin ta, euridxa ta txarra izaten dek. Geo sekatu samartzen dianian, hor jarri ta hor seitun sekatzeko.
- Sukaldian.
- Sukaldian, epelakin. Epela nahi izaten dik horrek sekatzeko.
- A bai, e? Ondo sekatzeko.
- Baakik […] epela.
- Bai.
- Sekatzeko.
- Bai, ba! Eta gero, sikatu ta gero, jateko ta sopan edo? Nola jaten zan gehien?
- Guk gehidxena olaarro zopa!
- Zopa.
- Bai, askoek patatakiñ’e bai. Gixaua bezela, igual-igual.
- Gixaua.
- Bai. Holako pusketak.
- Txiki-txiki.
- Bai, guaizakin moztu ta jarri, ta.
- Eta egosi, patatekin egosi.
- Patatakiñ egosi, ta…
- Gozua izango da.
- Bai! Hamen kostan afan haundidxa dao olaarro zeakuak.
- Bai, ezta?
- Bai, ta horrea, Eibar aldea ta horrea, horrea geo, barroa, berriz, horrea ez.
- Ez!
- Hor ez […].
- Baiña esango nuke Zumaian inguruko herriyetan baiño gehio, ez? Getaixan-ta baiño gehio.
- Bai. Jaten Zaautza’re bai. Beno, baakik, Zaautzan jende, jendia asko ziok.
- Karo.
- Zenbat etortzen dek honea olaarro billa? “Olaarrua” ta, “Ez zakau” ta, “Jo, nola Pikoten ez daola olaarroikan?”, ta. Bai. Zaautzan’e afan haundidxa die! Jateko, e!, harrapatzeko ez baiña… Bai.