(BIDEOA) Jexux Gorostola: Talaiariak eta itsasargiak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urtarrilaren 5a

Jexux Gorostola eta Akelino Osa.

San Telmo kalean jaio zen Jexux Gorostola, eta ama getariarra zuen. Bizi guztia itsasoan egin du, batez ere txibitan. Bideoan, Akelino Osa (1930-2015) lagunarekin batera, azaltzen du itsaso txarra zegoenean talaiariek nola laguntzen zuten. Itsasargien seinaleei buruzko azalpenak ere ematen dituzte.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jexux Gorostola Iribar “Torerua”(1929)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Jexuxen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Eta aittaitta, orduan, praktikua zan.
- (Jexux) Bai.
- Eta urte askuan ibili zan hamen praktiko?
- (Jexux) Urte batzuk in zitun, bai.
- Eta hori, praktikua, ze izaten zan, portu guztitan izaten zan praktikua?
- (Jexux) Danetan.
- Getaixan ta…
- (Jexux) Danian, danian. Ta talaixero’re bai.
- (Akelino) Talaierua izaten zan, itsaso txarra zeonian-ta, han puntan nola dao, Paolen badao han txabola txiki bat o, han eoten zan talaierua bandera batekin. Ta honela hau, ta eoteko esaten ziyon barkuai.
- (Jexux) Seiñalia jarrita ta…
- (Akelino) Ikusten zunian bazatorrela, itsaso haundiya bazatorrela, honela. Ta ya hura lagatzen zunian, orduan ematen ziyon entrada.
- Hori, baiña, kargako-ta barkuentzat, ez?
- (Akelino) Baita guri’re! Txalupa txikiyai’re!
- (Jexux) Bai, bai!
- (Akelino) Guri’re bai, txalupa txikiyai’re. Han zai-zai eoten giñan, ta jenealian, zazpi olatu izaten dia txarra danian, zazpi etortzen dia. Zazpigarrenguan ya barroa. […] beste tanda etorri baiño leheno, benga, jota…
- (Jexux) Geo, geu bakarrik bagiñan, [Izustar] esaten zixeun, saliente bat, han eoten giñan. Ta han ertentzen zunian, han ikusten zanian zea, barealdixa, abante, barroa. Osea, bazeben bere…
- Bai, ez? Ya hartuta.
- (Akelino) Bi zian: bestia Malparaje, hemen, Itzurungo saliente hortan, hor zan bestia. Bi hoietan […] baldin bazan, aguanta.
- (Jexux) Aguanta, eon hantxen, hantxen eon.
- Eta nola zun izena honek, banderakin eta ibiltzen zana?
- (Jexux) Talaixerua.
- Eta farua ta?
- (Akelino) Farua aparte zan.
- Faruak laguntzen zun…?
- (Akelino) Ez, faruak ez du ezer’e laguntzen.
- (Jexux) Gabaz.
- (Akelino) Kontraseña bai hori bere argiyakin ta hori, baiña gu ez giñan ibiltzen.
- (Jexux) Zuk honea sartu nahi bazu… Zabez kanpuan, ta hiru milleta ikusten dezu zea, farua. Ta zenbat botzan ditxun, bi motz ta luzia botatzen dunian, Zumaikua da.
- (Akelino) Zumaikua dan o Getaikua dan.
- (Jexux) Bi ta bat, hiru ta bat, ta…
- Eta nola da, Zumaikua nola da?
- (Jexux) Bi ta bat. Bi ta luze bat.Ta geo duda baldin badakazu, ba, tabla (balear): ikusi, ireki ta, "koño! Hemen, bi".
- Eta Getaikoa nola da, badakizue?
- (Akelino) Bai, hark’e ez dakit, hiru o bi… Bi ta bi o… Uste det iguala zuela biyak.
- Eta hori beti horrela da?
- (Akelino) Bai, bai, bai. Hori, liburuetan, seiña hoiek, patroiak danak dazke.
- (Jexux) Kanpoa pixkat ertentzeko, kanpoa erten nahi baldin bazu, estranjeroa, Inglaterra o horrea, beste runbo bat hartu bihar dezu. Baiña hamen, sasoi hortan juten ziñan Gijona, Musela, Galizin, kosta hori dana, kostero horreatik deitzen dixoe. Kostatik juten zian paolak zenbat ematen xun jakiñez: "dan-dan-dan! Matxitxakon gatxibek!" "Dan, dan, dan! Suances!". Kostero horreatik deitzen zixoen, "costeando" ibiltzen zialako.
- Beti kosta ikusten.
- (Jexux) Bai, ba.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide