Zumaiako hitz bereziak: Marrakaliño

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko urt. 11a, 11:29

(Argazkigilea: Asier Sarasua)

Hemendik aurrera, astero, gure herrian erabiltzen diren hitz berezi batzuen berri eman nahi dizuegu. Horretarako aukera dagoenean, ahotsak.eus guneko eta Baleike aldizkariko adibideak ematen ere saiatuko gara. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Euskaltzaindiaren hiztegiak ‘barraskilo’ eta ‘barakuilu’ proposatzen ditu, baina herri askotan ‘marraskilo’ ere erabili izan da. Beste hiztegi batzuetan, berriz, ‘marrakurrillo’ era agertzen da, Zumaian edo inguruan jasoa dela zehaztuta; ‘marrakullo’ ere jasoa dute beste leku batzuetan.  

Abelin Linazisorok hitz horren beste esanahi baten berri emana digu, hedaduraz-edo sortutakoa: sudurzuloetako ileetan itsatsita geratzen den muki txiki eta lehortua.

Hemen Magdalena Egañaren bideoa, barraskiloei eta magurioei buruzkoa.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide