Zumaiako hitz bereziak: Orekan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko mai. 3a, 14:23

Irudia: Esperanza Ruiz-Olmo, www.pintoressolidarios.org

Arrantzaleen omenezko jaietan, itsas giroko esaera bat ekarri dugu aste honetan. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Itsasoan arrantzan egiteko modu bati deitzen zaion ‘orekan’ ibiltzea; arraunei eragin behar zaie, haizea zainduta, puntu batean mantentzen saiatzeko, aingurarik gabe. Txori batzuek (mirotzak, miruak…) airean geldi egoteko egiten dituzten hegal mugimenduen antzekoa da.

Resurreccion Maria Azkuek Zumaian jaso zuen esamoldea hiztegirako, XX. mendearen hasieran, eta gero hartu du ‘oreka’ hitzak gaur egungo adiera zabalago hori.

Mundaka inguruan ere esaten da ORAKAN. Eneko Barrutiaren hiztegitik jasotako azalpena da hau: “Haizeraka geldika-geldika egotea. Oraka lebatzetan ibiltzen zen antzina, mutil txiki bi egoten ziren erramo bana hartuta orakan edukitzen enbarkazioa gasolina ez gastatzeko”.

Hemen Akelino Osaren eta Jexux Gorostolaren bideo bat, arrantza motak bereizi eta orekan ibiltzea zer den azaltzen duena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide