Zumaiako hitz bereziak: Musu

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2019ko ira. 27a, 09:47

Argazkia: Carlos GMT (Flickr, CC)

Aurpegiarekin zerikusia daukan proposamena da aste honetakoa, Imanolek esandakoa. Zuek ere hitzak proposatu edo oharrak egin nahi badituzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Zumaian ‘musua’ esaten diogu sudurrari, baina beste herri askotan adiera zabalagoa du, eta Bizkai aldean ‘mosu’ esaten zaio aurpegiaren beheko aldeari, muturrari, ezpain inguruari. Abereen muturrari ere ‘musu’ esaten zaio, gaztelaniazko ‘hocico’.  Gure inguruan ‘musu-zulo’ ere erabiltzen dugu sudur-zuloa izendatzeko. eta ‘musuzapi’ ere bai mukizapiari deitzeko. Besteak beste, Zestoa eta Azkoiti aldean ere guk bezala erabiltzen duten ‘musu’.

Hemen Zumaiako adibide bat, 1996ko martxoko Baleike aldizkarian Joxe Mari Azkue Kantalaberri zena elkarrizketatu zutenekoa: “Bigoterik gabe hobeto ikusten naiz, baina alperkeriaz ez det mozten, zeren musu azpiko bizarrak mozten oso zaila da”.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide