Zumaiako hitz bereziak: Basari

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko urt. 17a, 08:07

Basadizarra Artadi aldetik. Argazkia: Zumaiako Fototeka

Garai bateko Zumaia hobeto ezagutzeko balioko digun hitz bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak edo oharrak egin nahi badizkiguzue, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Basaz edo lokatzez betetako ingurua da ‘basaria’ edo ‘basadia’ Zumaian. R.M. Azkuek hiztegian sartu zuen, Zumaian jasota, eta gaztelaniaz ‘marisma’ zela zehaztu zuen.

Txomin Agirrek ere Zumaian ikasiko zuen, eta Auñamendiko lorea liburukoa da adibide hau: “Basarietako (lodazal) ugaziuen klin-klon, klin-klon-a baiño beste zaratarik etzan entzuten”. Zumaia deskribatzeko artikulu batean ere hara nola erabili zuen:

Comenzó su prosperidad desde que, a fines del siglo pasado y principios del presente, se sanearon los lodazales de junto al Urola, (basari zarrak eta berriak) convirtiéndolos en hermosísimos terrenos labrantíos en que los naturales han hallado ocupación y sustento.

Basadizarra (araztegia eta industrialdea) eta handik Arroaerrekara (Narrondo ibaira) bitartekoa Basadiberria (Alai, Aita Mari eta Basadi). Hara hor Basadi auzuneak izena nondik hartu zuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide