Zumaiako hitz bereziak: HARRAINGURA

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko mai. 8a, 08:26

Diseinu oso berezia du aingura honek. (Argazkia: Beduola elkartea)

Itsasoarekin lotutako beste hitz bat dakarkizuegu aste honetan, Beñatek esandakoa. Hitzak proposatzeko edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Makila artean lotutako harri batekin egindako aingura berezi bati deitzen diogu Zumaian “harraingura” (harri-aingura). Bizkai aldean “arrankilla” erabiltzen dute (“ankilla” deitzen diote aingurari), eta baita “ankillarri” ere. Horrela definitzen dute Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegian:

Antzinako ankila. Harri bat sartu, gaztaina-zepa bigunak estrapoekin okertu eta iltze bat sartzen zitzaion ez korritzeko. Enbarkazio txikietan erabiltzen zen.

Hondarribian “pikatxo” esan izan zaio; X itxuran gurutzatzen ziren bi ohol labur, oinarrian, eta makil bana (hurritz adarrak, esaterako) finkatzen ziren lau muturretan; harria sartu eta makilak goian elkarrekin gogor lotzen ziren. Gaztelaniaz “potala” deitzen zaie horrelako aingurei oro har.

Zumaian pixka bat teknika desberdina erabiltzen zuten, bi makilarekin. Horrela jaso zuen Manuel Aizpuruak Euskal Folklorearen Urtekarian 1960an Zumaiako arrantzaz argitaratutako artikulu batean. 

Hay otra suerte de ancla que debe ser muy antigua y se emplea mucho, lo mismo en bateles como en motoras: “arraingura” (arri-aingura?). Se parece, a pesar de su tosquedad a un ancla de dos puntas. Su base es de madera plana y gruesa, terminando los extremos en punta; en el centro de la base colocan de canto una piedra plana aprisionada entre dos tirantes de madera fuerte y flexible cuyos extremos están incrustados en la base y los otros dos se unen o convergen a la altura de un metro aproximadamente. (…) En el extremo superior bien unido de estos tirantes amarran el cabo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide