Zumaiako hitz bereziak: AKERRAMOÑO

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2020ko mai. 29a, 08:40

Duela 75 urte agertu zen lehenbiziko aldiz Pippi Kaltzaluze pertsonaia, bere ile mototsekin (Argazkia: WP:NFCC#4, wikipedia).

Orrazkera eta batzuetan izaera berezi batekin lotutakoa da aste honetako hitza, Maritxuk esandakoa. Zuek ere proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Ezker-eskuin egindako ile mototsei deitzen diegu Zumaian “akerramoñoa”, eta gehienbat neska txikiei egin ohi zaien orrazkera da.

Zarautzen, Txilikuk bere Antigoaleko hiztegian jaso zuenez, izaera bihurria edo ezohikoa duen pertsonari esaten zaio, eta emakumeei sarriago; izan daiteke endredamakila, bazter-nahastailea, sorgina… Badu disidentziaren marka ere, eta horren adibide da Andoni Egañak zutabe honetan idatzi zuena:

Emakumeek eskolan egiten zuten kirola, askok bonbatxo definigaitz batzuez uniformaturik, eta heziketaren zamaz, askok nahiago izaten zuen boleibolean ongi pasatu baino azazkalak ez puskatzearren baloiaren ihes ibili. Arrasto behartu horretatik irtetera ausartzen ziren bakanek «akerramoño» ospea itsatsirik eramango zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide