Ezkutaketan aritzeko jolasari esaten diogu Zumaian “kukuka” ibiltzea. Beste herri batzuetan ere erabiltzen dute, Bergaran, adibidez, eta Zestoan, Getarian, Irunen eta Hondarribian ere bai.
Ahotsak.eus webgunean topatu ditugu izena aitatzen duten bi bideo: Adora Osarena eta Klara Urbietarena. Baleike aldizkarian Abelin Linazisorok landutako “Gure Zumai Zarra” atalean ere gehien-gehienek esaten dute, garai bateko jolasei buruz ari direla, eta haietako adibide batzuk ekarri ditugu.
Trini Bidasoro, 2004ko irailean:
Eskolatik etorri, merienda hartu, eta etxetik ihesi eiten ginien, kuadrillan jolasean ibiltzeko, neskak neskakin beti: Trenadioska, kukuka, soka-saltuan, zubi-saltoka ere bai…
Donato Bidasoro, 2004ko azaroan:
Orduan trenadioska, kortalibreka, kukuka, kanikaka, zibakin…Treneko billetiekin ere bai. Obakin billete tontorra botatzen.
Ixabel Grazia, 2005eko urtarrilean:
Poto-potoka, trenadioska, kukuka… Ogixa harrapatu eta geo partitu ere eiten gendun.
Jontxu Altzibar, 2005eko azaroan:
Jolasean asko ibiltzen gitxuan: mando-mandoka, trenadioska, kanikaka, kukuka… billetiekin ere bai.
Irene Yeregi, 2007ko otsailean:
Kukuka ibiltzen ginanean, etxetako ganbetan ixkutatzen ginan. Zenbat etxetako ganbeta jun ote ginan ixkutatzera!
Berna Aginagalde, 2007ko maiatzean:
Danok elkarrekin ibiltzen ginan beti, beitu gabe mutila edo neska giñan. Kanikaka, kukuka, trenadioska…
Lore Albizu, 2008ko martxoa:
Geo, jolasian, beste ume danak bezela, kukuka, trenadioska, soka saltuan azakaponakin, kromuakin… ibiltzen giñan.
Joxe Etxabe Bittarte, 2008ko azaroan:
Jai arratsaldian. Kukuka edo, txirrimilo-kortaka edo, mandomandoka…