Zumaiako hitz bereziak: ULARE

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2021ko mai. 7a, 08:03

Izen asko ditu fruta honek: udarea, madaria, txermena, makatza… (Argazkia: Argia.eus)

Baserri inguruetan asko ikusten ez den fruta bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Baserri inguruetan asko ikusten ez den fruta bat ekarri dugu aste honetan. Proposamenak eta oharrak egiteko, idatzi lasai euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Udareondoaren fruituari deitzen diogu Zumaian “ularea” (ahoz “ularia”).  Hala ere, jende askok erabiltzen du “udare” ere, eta Oikian “txermena” esaten zaio, Zestoan eta Azkoitian bezalaxe; Zarautzen (eta beste zenbait herritan), berriz, udare txiki batzuei deitzen zaie “txermena”. Elgoibarren oro har “madaria” esaten zaio, eta garai bateko udareondoen ugaritasuna adierazten duen izen bat hurbil daukate, Madariaga auzoa, non eta “txermena” esaten duten herrian, Azkoitian.

Zumaiako adibide bat ikus dezagun. Hara Anjel Osa Añeza-ren azalpena, Abelin Linazisorok 2006ko irailean Baleike aldizkariko “Gure Zumai zarra” atalerako elkarrizketatu zuenekoa:

ABELINEK: Gaztetxo sasoian, orduan, Beduara edo Oikira batelean joaten zineten.

ANJELEK: Bai. Igandetan. Fruta arbolak zeuden tokira. Beduara, Oikira, Larrondora ere bai… Orduan zenbait fruta toki oso gutxitan zeoan. San Pedro sagarrak eta San Juan sagarrak oso gutxitan. Ulare arbolak ere oso gutxi zibetian. Hik itxian bahuan sagarra, baino auzokua beti hobia. Badakik, umetako kontuak. Batelan sartu, arrauna hartu eta… goazen ulariak edo melokotoiak jatera! Askotan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide