“Berehala” edo “berehalaxe” adberbioen ordez esaten dugu Zumaian eta inguruan “bela” edo “belaxe”. Zestoarren erretolika liburuan azaldu zuten “belakuan” batez ere ezezko perpausetan erabiltzen dela, "kosta zitzaiola" edo adierazteko: Etzan belakuan etxea etorri. Esanahi horrekin esan zuen “bela” Joxe Etxabe Bittarte-k Abelin Linazisorori Baleike aldizkarian emandako elkarrizketan, 2008ko abenduan, 172. zenbakian:
- Basa, lokatza galanki ekartzen nian nik bidian jasotakua. Ez niñun bela etxea aileatzen!
Anjel Osa Añeza elkarrizketatu zuen Abelinek, eta 2006ko irailean antzeko adibide hau eman zigun 147. zenbakian, ezezko edo ezintasun hori adierazteko:
- Eskutik helduta?! Bela! Banda joez juten huan eta jendia atzetik eta gu han, ba, neska gazte bat
2007ko martxoko aldizkarian, 153. zenbakian, forma indargarria topatu dugu Irene Yeregiri egindako beste elkarrizketa batean:
- Guriak automobila zekan eta izeko eta biak batera eta bestera ibiltzen zian, abertzaleen botoak bila eta behar zana eitera. Beti listo. Gero… belaxe hil zan eta…