EDUKI aditzaren aldaera berezi bat erabiltzen dugu Zumaian: “oki”. Han eta hemen beste aldaera asko badirela ikusi dugu Orotariko Euskal Hiztegian: auki, aukin, eroki, edoki, eugi, eduki, eukin, iduki, idugi, irugi, iruki, iuki, okin, uduku, udigi, uruku…
1990ean egindako mahai inguru batean Itziar Trekuk esandako adibidea dugu hau:
- Abilla, ieltserua zan, baina arkuak ta iten da, nolako arkuak okitze zitun santelmo kaliak sasoi batian! Nolako arkuak! “Había que ver!”.
Beste bi adibide hauek, berriz, Teodoro Azkuek Goiko koxkatik blogean jasotakoak dira:
- Gure amama 88 urtekin hiltzan, baña azkeneko urtetan barrungo trixtura oki ohi zuan. (…) Gure amak, behintzat, monedatxo hori bota zuan, eta firmatu zuan. Ispiraziyo hori oki zuan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!