Zipriztinari esaten diogu “txipristin” Zumaian eta inguruan, eta aditz forma ere hartzen du: “txipristindu”. Likido batetik ateratzen den tantatxoetako bakoitza da, mugimendu batek eragindakoa; tanta horrek zerbait edo norbait bustitzen duenean uzten duen arrastoa ere izan daiteke, Zestoarren erretolika liburuan jasotakoaren arabera, eta hauxe adibidea: “Oliyo txipristiña eroi zat”. Eibar, Bergara eta Soraluze aldean ere TX-dun erak erabiltzen dituzte, eta horien antzekoak beste herri batzuetan ere: zipristin, zipirztin, txipistin, txiripiztin, zirripiztin…
Abelin Linazisorok jaso zuen hitz hau bere zerrendan, eta Baleike aldizkariaren 106. zenbakian topatu dugu adibide bat, Uhin Loiolak 2002ko abenduan idatzitakoa:
- Bada egunotan, Itoiz-ena baino gehigo maria gora maria bera aitze deu, gauza beltz datorrela ta ondokuai beti txipriztintzen diyoula gordiña o refinaua izan eta beste kantu bat que viene que viene.