Zumaiako esamolde bereziak: BIZI JAIOA EGON

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2025ko api. 11a, 08:12

Bizi edo ondo jaiota ere, uste gabekoak etortzen dira gero. (Argazkia: Oñatiko Udala, Gure Gipuzkoa)

Esaera berezi bat ekarri dugu aste honetan, Maria Antoniari entzundakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko, idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Espero gabeko zerbaiten aurrean esaten da “bizi jaioak” gaudela, ironikoki, hau da, leku ederrean edo prestatu gabe gaudela adierazteko. Hiztegietan ez dugu adibiderik topatu, baina oso antzekoa bai, “ondo jaioak egon”, gaztelaniazko “estar apañado” lokuzioaren pareko. Labayru hiztegian euskarazko beste batzuk ere badituzte: ona egon, ederra egon, jai eduki, akordu txarra izan ez, leku txarrean egon ez…

Maria Antonia Goikoetxeak kontatu digu haien amak esan ohi zuela, hika, gainera: Bizi jaio gatxabek! Gaztelaniaz “habrase visto” izan daiteke antzekoa, edo “estamos arreglados”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide