Zumaiako hitz bereziak: TXANPIN

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan

Aspaldiko txanpin batzuk, Berlingo museo batekoak. (Argazkia: Wikimedia)

Santa Zezilia bezpera denez, musikarekin lotuta hitz bat ekarri dugu aste honetan, Mertxek esandakoa. Proposamenak edo oharrak egiteko idatzi euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera (Xabier).

Txindatei esaten zaie Zumaian “txanpinak” (ahoz “txanpiñak”). Hiztegietan edo inguruko herrietan ez dugu topatu beste adibiderik. Orotariko Euskal Hiztegian “txapin” agertzen da, baina artilezko galtzerdi edo eskarpin moduko batzuei deitzeko.

Mertxe Lisbonak proposatu digu hitz hau, eta Luis Mari Goikoetxeak esan digu bandan eta txarangan hori erabili izan dela. Maria Antonia Goikoetxeak, berriz, kontatu digu Txanpiñerua deitzen ziotela txanpinak jotzen zituen bati (Jexux Aizpuruari).

Baleike aldizkariaren  242. zenbakian Aitor Leizak txarangaren historiaz ari zirela esandakoa da adibide hau:

  • Gero, bonboa edo txanpinak zeinek joko dituen, inkognita izaten da azken unera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide