Imanol Azkueren txio baten ondorioa

Erabiltzailearen aurpegia Baleike 2021ko mai. 20a, 08:23

Bilboko Alondegiko aparkalekuan jarrita egon den txartelak "arduragabe" esaten zien bihotzekoaren biktima euskaldunei, itzulpen oker baten ondorioz. Azkueren txioaren harira Behatokia harremanetan jarri da kartela jarri zuen erakundearekin. Berehala erantzun du hark, itzulpen zuzenarekin. 

Imanol Azkuek astelehenean idatzitako txio baten ondorioz, Bilboko Alondegiko aparkalekuan zegoen gaizki itzulitako txartel bat zuzendu dute. Desfibriladore bat dago aparkaleku horretan, eta gailu hori erabiltzeko jarraibideetan, honako hau irakur zitekeen: Desfibrilador; para persona inconsciente que no respire normalmente. Desfibriladorea; normalean arnasten ez duen pertsona arduragabearentzat.

Azkuek txio hau bota zuen: "Bilboko Alondegiko parkinean, euskalduna izanez gero, bihotzekoak jotzea gutxi ez eta igual esango dizute normalean ez duzula arnasten eta axolagabe hutsa zarela". Erabiltzaile batek Behatokiaren kontua aipatu zuen Azkueren txioaren erantzunetan, eta Behatokia zuzenean jarri zen harremanetan Proyecto Salvavidas txartela jarri zuen egitasmoarekin. Txartel zuzenduaren argazkia bidali zuen gero erakundeak: Desfibriladorea: konortea galdu duen pertsona batek arnasa normal hartzen ez duenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide