Gazteen osasun mentala oinarri duen Zurrunbiloa proiektua osatu du Elhuyarrek. Hiru fasetan ditu egitasmo horrek, eta aurrenekoan, adituekin eta testigantzak eman dituzten lau gazterekin bost-ikusentzunezko osatu dituzte.
Lehen fase horrek ETBren babesa eman du, eta Zurrunbiloa saioren bost atalak bertan emango dituzte. Inguruan min ematen duenean izenburuko lehenengo atala gaur, asteartea, 23:45ean emango dute Euskal Telebistaren lehen katean. Gainera, Zurrunbiloa.eus webgunean eta Primeran plataforman ikusgai jarriko dute. Ikus-entzunekoak egin dituen taldean dago Jon Larrañaga Elhuyarreko erredaktore azpeitiarra ere.
Testigantza eman duten lau gazteez gainera, zientziaren "ikuspegi eraikitzailea" emango duten hamar adituk parte hartu dute Zurrunbiloa proiektuan: soziologoak, neurozientzialariak, farmazialariak, psikologoak, sexologoak, psikiatrak, irakasleak, osasun digitaleko adituak… "Eta denek bat egin dute: sustrai soziala du krisi honek", azaldu du Elhuyarrek egitasmo berrriaren aurkezpenean. Aditu gisa arituko denen artean da Telmo Lazkano irakasle zumaiarra.
Proiektuaren bigarren fasean, "komunitatetik erantzuteko baliabideak sortzeko asmoz" Elgoibarren (Gipuzkoa) herri mailako diagnostiko bat egingo dute Elhuyarrekoek. Eta hirugarrenean, berriz, gizarteari emango diote protagonismo osoa, eta bi urteko ondorioak oinarri hartuta, hausnarketa prozesu bat irekiko dute herrian nerabeen inguruan lan egiten duten eragileak kontuan hartuta.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!